IRPH Entidades-en inguruko salaketa, epaiaren zain

140922_entidades-epaiketa

IRPH Entidades aplikatzeagatik Kutxabanken aurkako salaketa epaiaren zain geratu da gaur Donostian. IRPH Stop-en talde juridikoak defentsaren argumentu guztiak gezurtatu ditu, eta Kutxabanken ordezkariak finean IRPH Entidades indize ofizial bat dela besterik ez du esan.

Kanpoan, beherago ikusi ahal duzun prentsa-oharra eman dugu aditzera. Agerraldian hainbat lagun eta eragilek babestu gaitu, hala nola Kaleratzeak Stop Gipuzkoa, Rafa Mayoral (PAH-ren koordinadore legala), Ander Rodríguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatua (Bildu), eta hainbat hautetsik, tartean hauek: Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu-ko legebiltzarkidea Gasteizen), Tania González (Podemos-eko eurodiputatua), Paloma López (IU-ko eurodiputatua), Inko Iriarte, Judit García eta Enrique Martínez (Bildu-ko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusitan)

Ikusi honen berri hemen: Hitza, Berria, ABC, Gara-Naiz, El Diario Vasco, eldiario.es, Hirian.

Gaur aditzera eman dugun komunikatua:

AGERRALDI PUBLIKOA: KUTXABANKen AURKAKO EPAIKETA IRPH ENTIDADES APLIKATZEAGATIK

Donostia, 2014-9-22

IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak agerraldia du gaur, Kaleratzeak Stop Gipuzkoak eta PAH-ren estatu mailako ordezkaritza batek babestuta. IRPHaren kaltetuok Kaleratzeak Stop / PAH elkartearen parte gara, eta euren babesa eskertzen dugu. Beraiek gabe gure borroka ez litzateke posible.

Gainera, Kaleratzeak Stop elkartearen talde juridikoaren laguntza bereziki eskertu nahi dugu. Dagoeneko gure elkartearen zati ezinbestekoa dira, eta Maite Ortiz era José María Erauskin buru dituztela, IRPHa epaitegietan deuseztuko dute.

Gaur gurekin diren hautetsi eta eragile sozialei ere gure esker ona erakutsi nahi diegu.

IRPHa indize kriminala da, eta bere bultzatzaileak errudunak dira. PNV, PSOE eta PP, euren gobernu erantzunkizunetatik eta Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseiluetan dituzten ordezkarien bidez, herritarron aurka eta IRPHaren lapurreta luzatzearen alde ari dira. Gaur gurekin diren talde politikoen babesa bakarrik izan dugu, eta horregatik jo behar izan dugu epaitegietara, tasak geure diruarekin ordainduaz.

Gaurko epaiketatik espero dezakegun epai bakarra IRPH Entidades bertan behera utzi eta Kutxabank bidegabe kobraturiko interesak itzulzera zigortzea da. Pareko epaia lortu zen dagoeneko IRPH Cajas indizearen kasuan, eta beraz IRPH Entidades bertan behera uzteko bidean lortuko den lehen garaipen judizial handiaren aurrean gaude. IRPH Entidades oraindik ere indarrean dago eta milioitik gora familia kaltetzen ditu estatu espainiarrean.

Garaipen judizial batengan kofidantza dugu, trabak traba, Espainiako Bankuak gaurko epaitekarentzat eskatu zaion informazioa ukatzea adibidez. IRPHa estatu mailako kontua da, eta Espainiako Bankuak epaileari informazioa emateari uko egin dio. Atsekabetu beharrean, Espainiako Bankuak justiziarekin elkarlanean egiteari muzin egin izana ospatzen dugu, IRPHaren gardentasun eza frogatzen baitu. Bere kalkuluaren irregularitateak ezkutatu nahi dituzte horrela.

Elkarte honek bere helburuak lortu artean lanean jarraituko du. Helburu hauek hiru puntutan laburbildu daitezke:

1. IRPHaren aldaera guztiak bertan behera utzi eta Euribor-arekin ordezkatzea, gehienez puntu bateko diferentzialarekin.
2. IRPHa edo beste edozein abusuzko klausulak zituzten maileguen ondorioz kaleratuak izan diren familiei etxebizitza itzultzea.
3. Banketxe guztien eta IRPHaren aldaera guztien kaltetu guztiei kobraturiko interesen itzulketa, atzerako eraginez eta epaitegietara jo beharrik gabe.

Gainera, eta puntu horiek lortu bitartean hipoteken exekuzio guztiak berehala bertan behera uztea exijitzen dugu. Kasu larriak dira, gure adiskide Lorena eta bere alabarena bezala. Izan ere, Kutxabank-ek Errenterian duten babes ofizialeko etxebizitzatik bota nahi ditu. Kutxa-k eta Kutxabank osatzen duten gainontzeko kutxek, izaera publiko eta helburu sozialekin sortuak izan zirenak, euren sorrerako helburuetara itzuli behar dute, eta gaur egun egiten dituzten abusuak alde batera utzi. Aukera aprobetxatu nahi dugu pribatizazioa baztertu eta gure kutxen kontrol publiko eta soziala bermatuko duten neurriak hartzea exijitzeko.

BAI, POSIBLE DA.

Kutxak helegitea jarri du, PNV, PSE eta PPren babesaz

salvavidas

Gaur jakinarazi digute Kutxak helegitea jarri duela mailegu batetan IRPHa baliogabetu zuen epaiaren aurka. Epai hark Kutxa zigortu zuen gehiegikeriaz kobraturiko interesak itzultzera, IRPHaren arabera ordainduriko guztiak Euribor+1 indizearekin berriz kalkulatuaz.

Helegite hau Kutxaren arduradun politikoei helarazi genien eskabidearen ondoren dator. Eskaera hartan, epaia onartu eta kaltedun guztiei aplikatzeko deia egin genien. Gasteizko legebiltzarrean izan zen eztabaidan, EH Bilduk proposatu zuen Kutxari aldarrikapen hori helaraztea, baina PNV, PSE eta PP-k aurka egin zutens. Beraz, familiek jakien behar dute PNV, PSE eta PPk ez dutela gehiegikeriaz kobraturiko interesak berreskuratzerik nahi. Hala ere, helegitearekin ez dute askorik lortuko. IRPHa abusuzkoa eta indarrean dagoen legediaren aurkakoa dela frogatzen duten argumentuak ditugu, eta amaieraraino jarraituko dugu borrokan.

Orain hamar eguneko epea dugu Kutxaren helegiteak aurkezten dituen argumentuen aurka egiteko, eta ez zaigu zaila suertatuko.

PNVk atzerako eraginaren eztabaida desbideratzea lortu du

carro_magoa

Atzo Gasteizko Legebiltzarraren osoko bilkuran PNVk egin zuena tamalgarria da. Javier Carro legebiltzarkideak IRPHaren inguruko eztabaidan egin behar zuen parte hartzerako ETAk erasotako sukurtsal bate zatia prestatu zuen, eta hori ondoan zuela hitz egin zuen. Banketxeen abusuen inguruko gai batetan indarkeria nahastu nahi izatea tamalgarria da, eta iraingarria IRPHaren kaltedunentzat eta baita indarkeriarein biktimentzat ere. Zuzenketa bat exijitzen dugu.

Edozein kasutan, PNVk bere helburua lortu zuen eta medioek ez dute garrantzitsua dena azpimarratzen: Kutxabank IRPHaren eta Euribor+%1-en arteko diferentzia itzultzera zigortua izan da hipotekaren haseratik, eta neurri hori (IRPHa atzerako eraginez baliogabetzea) IRPHaren edozein aldaeraren eta edozein entitateren kaltetuei zabaltzea eskatzen dugu. Komunikabide gehienek PNV eta EH Bilduren arteko hikamikan sakondu dute. Ikusi berria hemen: EiTB, Berria, Gara – Naiz, Noticias de Gipuzkoa, El Correo, El Mundo, El Diario, 20 minutos.

Legebiltzarrak IRPHaren kaltedunak ez babestea deitoratu eta PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten dugu

140619legebiltzarra

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak IRPHaren gaia aztertu du gaur. Donostiako Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia ezagutu ondoren iritsi da eztabaida. Epai horrek IRPHaren aplikazioa baliogabetu zuen Kutxabanken hipoteka batetan, indarrean dagoen araudiaren aurkakoa izateagatik. Gainera, Euribor+%1 ordezko indizea atzerako eraginez IRPHaren arabera ordainduriko kuota guztiei aplikatzera zigortu du Kutxabank, eta salaketa jarri zutenei diferentzia itzultzera.

Osoko bilkurak EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamen bat eztabaidatu du. Bertan proposatzen zirenak hauek dira:

  1. Kutxabanki eskatzea epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera.
  2. Kutxabanki eskatzea IRPHaren arabera kobraturiko interesen itzulketa IRPHaren edozein aldaeraren kaltedun guztiei zabaltzeko.
  3. Gainerako finantza-erakundeei eskatzea haiek ere euren etxebizitza-mailegu guztietan IRPHaren aldaera oro ezabatu eta Euriborrarekin ordezkatzeko, gehienez %1ekoa den diferentzial batekin eta atzerako eraginez.
  4. Espainiako Gobernuari eskatzea oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, eta IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euriborra ezartzeko, gehienez %1ekoa izango den diferentzial batekin.

Gainontzeko taldeek ekimen hau babestu ez izana deitoratzen du IRPH Stop elkarteak, eta PNV eta PSEk aurrez adosturik zuten eta PPk ere babestu duen testua guztiz baztertzen du.

Hala ere, PNV eta PSE zoriondu beharrean gaude, orain dela urtebete jarri zuten mozorroa kendu dutelako. Orduan, Legebiltzarrak Kutxabank eta gainontzeko entitateei eskatu zien IRPH aplikatzeari uzteko, eta PNV eta PSEk hori babestu zuten. Baina babes hura kalteturiko familiei eta legebiltzarrari berari burla egitea izan zen. Izan ere, horren ondoren Kutxabankek Legebiltzarraren deiari muzin egin bazion PNV eta PSEk administrazio kontseiluetan hala bozkatu zutelako da.

Oraingoan, kaltedun diren familiek argi ikusi ahal izan dute legez kanpo kobratu zaizkien interesak itzultzearen aurka daudela PNV eta PSE.

Bestalde, IRPH Stop elkarteak gaurko osoko bilkuran PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten du. Javier Carro legebiltzarkideak, elkarte honek legebiltzarkide talde guztiei bidali zien dokumentazioa aztertu beharrean, erretako kutxazain baten zati bat prestatzen eman du denbora, eta horixe erakutsi du bere parte-hartzeak iraun duen denboran. Gure bidezko aldarrikapenak edozein motatako inderkeriarekin nahastu nahiak argi erakusten du bere izaera.

Ez dakigu PNVk kutxazainen egoeraren gainean erakutsi duen ardurak IRPHaren erruz kalean geratu diren familien egoerarerkin inolako zeirikusirik ba ote duen, familia horiek kutxazain batetan gaua pasa behar izateko rriskuan baitaude.

Azkenik, IRPH Stop elkarteak berriz ere gogorarazi nahi du elkarte apartidista dela, sentsibilitate politiko oso desberdinetako pertsonek osatua, IRPHaren kaltedun izatearen lotura bakarrarekin. Apartidistak gara, baina ez gaude itsu, eta IRPHaren kaltedun diren familien defentsan errudun diren alderdiak seinalatuko ditugu.

IRPHa Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatuko da ostegunean

parlam_irph

Gasteizko Legebiltzarraren osoko bilkurak IRPHaren gaia aztertuko du ostegunean, ekainak 19. EH Bilduk aurkeztu duen legez besteko proposamen bat bozkatuko da. Bertan proposatzen direnak hauek dira:

  1. Kutxabanki eskatzea Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera eta ez baitu zentzurik herritarrak beren eskubideen defentsan epaitegietara jotzera derrigortzeak.
  2. Kutxabanki eskatzea aipaturiko epaia lehenbailehen aplikatzeko eta IRPHaren edozein aldaera duten bezero guztiei zabaltzeko, guzti-guztiei indize horren ordez Euriborra aplikatuz, gehienez % 1ekoa izango den diferentzial batekin. Ordezkatzea betiere atzera eraginez izango da, epaiak ezartzen duen legez, IRPH indizearen arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatuz eta gehiegikeriaz kobraturiko dirua kaltetuei itzuliz.
  3. Gainerako finantza-erakundeei eskatzea haiek ere IRPHaren edozein aldaera duen etxebizitza-mailegu guztietan IRPHa bertan behera utzi eta Euriborrarekin ordezkatzeko, gehienez % 1ekoa den diferentzial batekin eta atzerako eraginez.
  4. Espainiako Gobernuari eskatzea oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, nabarmenak baitira bere kalkuluan dauden irregulartasunak, eta IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euriborra ezartzeko, gehienez % 1ekoa izango den diferentzial batekin.

Lau puntu hauen bitartez IRPHaren biktima diren familia guztientzat justizia lortuko litzateke, eta epai baten bermea dute. Ondorioz IRPH Stop plataformak EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamentaren aldeko bozka eskatzen du. Elkarte honek legebiltzar-taldeei idatzi bana helarazi die, eskaera honekin.

Gainera, PNV eta PSEri euren hipokrisia aurpegiratu diegu, eta jakinarazi diegu orain arteko euren jarrerak biktimei eta erakundeei burla egitea suposatzen duela. Gogoratu behar da 2013ko ekainean bi talde hauek Gasteizko Legebiltzarrean ekimen bat bultzatu zutela, Kutxabanki eskatuaz IRPHa berehala uzteko. Baina urte honetan guztian Kutxabankek IRPHa aplikatzea aktiboki defendatzen jarraitu dute, Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseilutan ditutzten ordezkarien bozkarekin. Ulertu behar dugu orain dela urtebete Gasteizko legebiltzarrean egin zutena antzerki tamalgarri bat besterik ez zela.

Zatoz ostegunean, ekainak 19, goizeko 9tan Legebiltzarraren aurrean egingo dugun elkarretaratzera.

Hemen duzu informazio guztia: