Azaroaren 28an, Kutxaren Administrazio Kontseiluak IRPH Cajas indizearen gaia aztertu zuen. Indize hau 2009an Europak gaitzetsi egin zuen, 2011n estatu espainiarrak gardentasun gabetzat jo zuen, 2012 debekatua izan zen hipoteka berrientzako eta 2013an guztiz desagertu da. Kutxak aplikatzeari eusten dio ordea, eta gure hipoteka maileguen hurrengo rebisiora arte luzatu nahi du, kasurik okerrenetan 2014ko urrira arte. Ondorioz, milaka familiak bataz beste 300€ gehiago ordaintzen dute hilean, eta kopuru honek familia horietako asko hipoteka ordaindu ezinaren amildegira daramatza.
Gasteizko legebiltzarreko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta udalbatza ugaritako plenoek, tartean Donostiakoak, iadanik galdegin diote Kutxaren Administrazio Kontseiluari indize hau gehiago ez aplikatzeko. Alderdi politiko guztiek babesten gaituzte jendaurrean. EH Bildu, PNV, PSE eta PP-k ere bai zenbait kasutan, guztiek egin dituzte hitzaldi politak IRPHaren aurka. Baina ze postura hartzen dute alderdi politiko hauek benetan erabakiorrak diren foroetan?
Azaroaren 28ko saioan, EH Bilduren kontseilarien ekimenez, ebazpen bat bozkatu zen, Kutxaren Administrazio Kontseiluak eska ziezaion Kutxabanki gure ordezkoa, Euribor+1, berehala aplikatzeko, gure kontratuek diotena beteaz.
- Aldeko botoak: 7, guztiak EH Bilduren aldetik.
- Aurkako botoak: 7, PNV + PSE-PSOE + PP + CCOO + Pixkanaka bloketik.
DYA-ren ordezkaria ez zen agertu, eta Iturberen kalitate-botuak ebazpena atzera bota zuen.
Beraz, PNV=PSE=PP=CCOO=Pixkanaka blokeko kontseilariek herritarron subiranotasunaren hartzaile diren instituzioen mandatuari muzin egitea erabaki zuten. Instituzio hauen tartean Kutxaren fundatzaile diren Donostiako Udaletxea eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak daude. Kontseilari hauen jokabidea KRIMINALA da, ez dago zalantzarik, modu desegoki eta gaitzesgarrian ari baitira. Ez diogu guk bakarrik: Batzar Nagusiek azaroaren 6an onarturiko ebazpenak dio «legez» dagokigun Euribor+%1 ordezkoa aplikatu ez bazaigu entitateak «era bidegabean» jokatzen duelako dela.
Hemen duzu egun hartan argitaratu genuen prentsa-oharra: Prentsa_131128
Azter dezagun orain nortzuk diren IRPHak eragiten duen sufrimendua luzatzea ahalbideratzen duten kriminalak:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
EH Bildu. Koalizioaren 7 ordezkariek erakutsi dute koherenteak direla Gasteizko legebiltzarrean, Gipuzkoako Batzar Nagusitan eta udaletxetan bozkatzen dutenarekin, eta indize kriminal honekin amaitzeko benetako interesa erakusten duten bakarrak dira. |