Abal-emaileen eskubideen aldeko elkarretaratzea

aval

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkartearen talde juridikoak banketxeek abal-emaileei inposatzen dizkien baldintzak abusuzkoak direla frogatzea lortu du, eta ondorioz hiru maileguetako abal-emaileak askatu ditu dagoeneko. Abusu hauek salatzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkarteek elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu dute Donostian, eta IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bat egin du deialdiarekin.

Eguna: urriak 21, asteartea.
Ordua: 10:30
Lekua: Donostiako Epaitegiak (Teresa de Calcuta plaza)

Zatoz! Abokatuek epai hauen ondorengo egoera azalduko dute.

Kutxabankek gure etxebizitza eta PYMEak funts putreen esku jartzen dituela salatu dugu

141014_putreak

putreak

KUTXABANK-ek FUNTS PUTREEI SALDUTAKO MAILEGUENGATIK KALTETURIKO LEHEN FAMILIA ETA PYME-ak KALERATZEAK STOP-era JO DUTE

PALMIRA ETA BERE FAMILIAK FUNTS PUTRE BATEN ESKUTAN ETXEBIZITZA GAL DEZAKE, KUTXABANK-ek 400€-gatik EUREN ZORRA SALDU ONDOREN

Donostia, 2014-10-14

Kutxabankekin zituzten maileguak funts putreei hutsaren truke saldu izanagatik kalteturiko lehen familia eta Pymeak jadanik iritsi dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop Desahucios kolektiboetara.

Familia hauek ikaraturik daude zorra ordaintzeko dituzten zailtasunak ikusirik, eta maileguak formalizatu zituzten unean Aurrezki Kutxetan jarri zuten konfidantza traizionatua izan dela uste dute.

Kutxabank kudeatzen dutenek mailegu hauek funts putreei saltzeak ekarri dituen ondorio lazgarrien adibide gisa Palmiraren kasua dugu. Palmira pentsio oso txiki bat jasotzen duen 66 urteko emakumea da eta urritasun bat duen bere semearekin bizi da, eta bere garaian alabaren mailegu bat bermatu zuen jadanik ordaindua duen bere etxebizitzarekin. Kutxabankek 27.000 €takoa den Palmiraren alabaren zorra IDR Finance Ireland II Limited izeneko funts putreari saldu zion eta honek era berean Link Finanzas erakundeari, “kobratu gabeko kantitateak berreskuratzeaz” “arduratu” dadin agindu dio.

Kutxabankek 340 miloi eurotako mailegu sorta bat 5 miloi eurogatik gaizki saldu zuen, hau da, bere balioaren %1,5arengatik. Honela ondorioztatu daiteke Palmiraren alabak zor zituen 27.000 €engatik 400€ bakarrik ingresatu dituela. Kutxabankek familia honekin zorra nola kitatu negoziatu ordez putreei 400€ ziztrinen truke saltzea nahiago izan zuen. Orain Palmira eta bere familia IDR Finance, Link Finanzas edo beste edozein putreren eskutan etxebizitza galtzeko arriskuan daude.

Antzeko kasuak iritsi zaizkigu beste familia eta PYMEengandik, eta uste dugu Kutxabanken pribatizazioa eta Kutxen lapurreta medio PNV-PSE-PP troikak entitate honetan inposatu nahi duen kudeaketa ereduaren aurrerapen bat dela. Honek dagoeneko oso txarra den egoera okertu egingo du: Kutxabank da EAE-n kaleratze gehien egiten dituen entitatea, etxea ordainetan hartu eta alokairu soziala ematea sistematikoki ukatzen ditu eta abusuzko IRPH indizea aplikatzen darrai.

Kutxabank eta gainontzeko entitateei exijitzen diegu hutsaren truke saldu dituzten maileguak berreskuratzeko eta zordunei eskeintzeko funts putreei eskeini dizkieten baldintza berdinetan, eta ez dezatela maula finantziario honen ondorioz pobretu diren familien egoera baliatu.

Kutxabanken pribatizazio prozesua bertan behera utzi eta BBK eta Vital-en dagoeneko inposatu duten eta Kutxaren hurrengo batzarrean ere inposatu nahi duten banku-fundazio modeloari alternatibak bilatzea ere exijitzen dugu. Kutxabanken kontrol publiko eta soziala inoiz baino beharrezkoa dugu. Badira alternatibak.

BAI, POSIBLE DA.

Kaleratzeak Stop Desahucios Araba
Kaleratzeak Stop Desahucios Bizkaia
Kaleratzeak Stop Desahucios Gipuzkoa
IRPH Stop Gipuzkoa

Ikusi hemen gure prentsa oharra, familia eta PYMEen maileguak funts putreei saldu izana frogatzen duen dokumentazioa barne.

Kutxabankek gure etxebizitza eta PYMEak funts putreen esku jartzen ditu, hutsaren truke

buitres

primeran

Kutxabankek 340 milioi euroko balioa duten maileguak saldu zituen funts putreei, balio honen %1,5a bakarrik lortuaz. Familiekin zorra negoziatzeko malgutasunik gutxien duen entitateak putreei saltzen die zorra, honen %1,5a bakarrik kobratuaz!

25.000 eurotako zorra ordaindu ezinik zebiltzan familiek ikusi dute nola funts putreek euren zorra erosi duten 400€ baino gutxiagogatik. Putre hauek euren etxebizitza lortu dezakete orain.

Kalteturiko lehen familia eta PYMEak iadanik jo dute Kaleratzeak Stop elkartearengana, eta elkarretaratze eta prentsaurrekoa egingo dugu hau salatzeko, kaltetuekin eta komunikabideei dokumentazioa emanez.

Eguna: asteartea, urriak 14.
Ordua: 11:00
Tokia: Garibai kaleko Kutxa (Donostia)

IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bat egiten du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformekin eta elkarretaratzean esku hartzeko dei egiten du. Gainera, kaltedun guztiak Kaleratzeak Stop-ekin harremanetan jartzera animatzen ditugu.

Hau Kutxabanken gaineko kontrol publiko eta soziala galdu eta pribatizatzea onartzen baditugu etor dakigukenaren aurrerapen bat besterik ez da.

Beste kolpe bat abusuzko klausulei: abalisten eskubideak

fiadores

Kaleratzeak Stop Gipuzkoa elkarteko talde juridikoak, IRPH Stop elkarteare talde juridiko eta zati ezinbestekoa ere badenak, Kutxabanken eta gainontzeko bankeetxeen abusuen aurkako garaipen judizial berri eta oso garrantzitsua lortu du. IRPHarekin zerikusi zuzena ez izan arren, ezinbestean eman behar dugu honen berri.

Talde honek, Maite Ortiz eta José María Erauskin buru dutela, epailearen aurrean frogatu du Kutxabankek (eta beste banketxe askok) bere maileguen abalistei inposatzen dizkien baldintzak abusuzkoak direla. Ondorioz kalusula baliogabetua izan da, eta abalistak libre geratu dira.

Kode Zibilak abalistentzat aurreikusten dituen eskubide guztiei uko eginarazten die Kutxabankek, eta horrela aiton-amonen etxebizitza eskuratu dezake zordunaren etxea exekutatu aurretik. Eta halaxe ari zen egiten zenbait kasutan, Kaleratzeak Stop-ek salatu zuenez. Modu honetan, abalistak benetako zordun bihurtzen ziren, engainuz ez bada inork onartuko ez lituzken baldintzetan.

Garaipen honek bidea ireki dezake estatu espaiarrean milioika abalistek zama astun (eta abusuzko) hau gainetik kendu ahal izan dezaten.

Abokatu berberek Kutxabanken (eta beste banketxeen) ia hiptoeka guztietan dauden beste abusuzko klausula batzuk ere bertan behera uztea lortu dute: IRPH interes tipoa, zorpeko posizioak erreklamatzeagatik 30 eurotako komisioa eta %17 inguruko berandutze interesak. Guztiak izan dira abusuzko izateagatik baliogabetuak epaitegitan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena positiboki baloratzen dugu

kutxa-gfa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta Gipuzkoako IRPH Stop elkarteek modu positiboan baloratzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren izaera publikoa eta soziala mantentzeko irailaren 10ean ezagutzera eman zuen proposamena.

Elkarte hauek, milaka hipotekadun, IRPHaren kaltedun eta fede oneko zordunekin batera, aurkako jarrera mantentzen dugu PNV, PSE eta PP-k abian jarri dituzten Kutxabanken pribatizazio, euskal kutxen likidazio eta gizarte ekintzaren deuseztearen aurrean. Legea jarri dute aitzakiatzat, baina iadanik frogatu da gezurretan ari direla.

Aurrezki kutxak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarron aurrezki, nomina eta pentsioekin sortu eta mantendu dira, eta izaera guztiz publiko eta helburu sozialarekin izan ziren sortuak. Behean sinatzen dugun elkarteok berehala eta uneoro salatu dugu printzipio hauekiko izan duten urruntzea, kaleratzeak, etxea ordainetan ez hartzea, alokairu soziala ukatzea eta IRPHa bezalako klausula abusuzko eta ilegalak aplikatzea tarteko. Eta orain ere ez gara ixilduko: gizartearen zati garenez, geurea dena defendatuko dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren izaera publiko eta soziala mantentzeko aurkeztu duen proposamenari ongietorria ematen diogu, eta proposamen hau eztabaidatu ahal izatea exijitzen dugu. Hipotekadun bezeroek, IRPHaren kaltedunek, aurrezleek, pymeek eta gizarteak oro har, gure kutxek suposatzen duten ondare publikoaren jabe diren heinean, proposamena eztabaidatzeko eskubidea dute. Eztabaida hau emango bada, Kutxa banku-fundazio bilakatzearen prozesua berehala eten behar da, eta horregatik exijitzen diegu PNV, PSE eta PPri datorren irailaren 18an Gipuzkoako Batzar Nagusitan balizko banku-fundazio horren patronoak izendatzeko duten plana berehala baztertzeko.

Araba eta Bizkaiaren kasuan Vital eta BBK banku-fundazio bihurtzearen prozesua putxerazo hutsa dela uste dugu, eta berehalako atzerapausuak exijitzen ditugu, gure kutxen izaera publiko eta soziala bermatuko duten irtenbideak hartu ahal izateko. Gure ondarea 15 pertsonen eskutan utzi dute, gizartearen aurrean inolako azalpenik emateko betebeharrik izango ez luketenak eta gainera euren ordezkoak inongo kontrol publikorik gabe izendatuko lituzketenak.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun elkarteok bat egingo dugu Kutxabanken pribatizazioaren uarkako plataformatik deituko diren ekimen eta mobilizazio guztiekin. Hain zuzen ere irailaren 18an Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean eta, egun berean ospatuko balitz, Kutxaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, Garibai kalean.

BAI, POSIBLE DA.

Ohar garrantzitsua gure abokatuen inguruan

Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia ezagutzera eman ondoren, non gure elkarteko familia baten salaketa guztiz onetsia izan zen eta mailegu batetan IRPHa baliogabetu duen lehen epaia izaki, garrantzi honetako berri batek sortzea espero zatekeen iskanbila sortu da.

Abokatu-bufete profesional askok epaiaren balorazioa egin dute medio eta sare sozial desberdinak erabiliz, eta kaltedunei euren zerbitzu profesionalak eskeiniaz. Ez dugu inolako eragozpenik. Baina ikusi dugu nola, horrelako publizitate uholdearen ondorioz, zenbait sare sozialetan kaltedun batzuk dioten gu laguntzen gaituzten abokatuak horietako bufete batzuetan egiten dutela lan, eta hori ez da egia. Inolako gaizki-ulerturik egon ez dadin, ondorengo puntuak argi utzi nahi genituzke:
Jarraitu irakurtzen