Legebiltzarrak IRPHaren kaltedunak ez babestea deitoratu eta PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten dugu

140619legebiltzarra

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak IRPHaren gaia aztertu du gaur. Donostiako Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia ezagutu ondoren iritsi da eztabaida. Epai horrek IRPHaren aplikazioa baliogabetu zuen Kutxabanken hipoteka batetan, indarrean dagoen araudiaren aurkakoa izateagatik. Gainera, Euribor+%1 ordezko indizea atzerako eraginez IRPHaren arabera ordainduriko kuota guztiei aplikatzera zigortu du Kutxabank, eta salaketa jarri zutenei diferentzia itzultzera.

Osoko bilkurak EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamen bat eztabaidatu du. Bertan proposatzen zirenak hauek dira:

  1. Kutxabanki eskatzea epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera.
  2. Kutxabanki eskatzea IRPHaren arabera kobraturiko interesen itzulketa IRPHaren edozein aldaeraren kaltedun guztiei zabaltzeko.
  3. Gainerako finantza-erakundeei eskatzea haiek ere euren etxebizitza-mailegu guztietan IRPHaren aldaera oro ezabatu eta Euriborrarekin ordezkatzeko, gehienez %1ekoa den diferentzial batekin eta atzerako eraginez.
  4. Espainiako Gobernuari eskatzea oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, eta IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euriborra ezartzeko, gehienez %1ekoa izango den diferentzial batekin.

Gainontzeko taldeek ekimen hau babestu ez izana deitoratzen du IRPH Stop elkarteak, eta PNV eta PSEk aurrez adosturik zuten eta PPk ere babestu duen testua guztiz baztertzen du.

Hala ere, PNV eta PSE zoriondu beharrean gaude, orain dela urtebete jarri zuten mozorroa kendu dutelako. Orduan, Legebiltzarrak Kutxabank eta gainontzeko entitateei eskatu zien IRPH aplikatzeari uzteko, eta PNV eta PSEk hori babestu zuten. Baina babes hura kalteturiko familiei eta legebiltzarrari berari burla egitea izan zen. Izan ere, horren ondoren Kutxabankek Legebiltzarraren deiari muzin egin bazion PNV eta PSEk administrazio kontseiluetan hala bozkatu zutelako da.

Oraingoan, kaltedun diren familiek argi ikusi ahal izan dute legez kanpo kobratu zaizkien interesak itzultzearen aurka daudela PNV eta PSE.

Bestalde, IRPH Stop elkarteak gaurko osoko bilkuran PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten du. Javier Carro legebiltzarkideak, elkarte honek legebiltzarkide talde guztiei bidali zien dokumentazioa aztertu beharrean, erretako kutxazain baten zati bat prestatzen eman du denbora, eta horixe erakutsi du bere parte-hartzeak iraun duen denboran. Gure bidezko aldarrikapenak edozein motatako inderkeriarekin nahastu nahiak argi erakusten du bere izaera.

Ez dakigu PNVk kutxazainen egoeraren gainean erakutsi duen ardurak IRPHaren erruz kalean geratu diren familien egoerarerkin inolako zeirikusirik ba ote duen, familia horiek kutxazain batetan gaua pasa behar izateko rriskuan baitaude.

Azkenik, IRPH Stop elkarteak berriz ere gogorarazi nahi du elkarte apartidista dela, sentsibilitate politiko oso desberdinetako pertsonek osatua, IRPHaren kaltedun izatearen lotura bakarrarekin. Apartidistak gara, baina ez gaude itsu, eta IRPHaren kaltedun diren familien defentsan errudun diren alderdiak seinalatuko ditugu.

2 thoughts on “Legebiltzarrak IRPHaren kaltedunak ez babestea deitoratu eta PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten dugu

  1. Que sin vergüenzas!!! luego querrán que el pueblo les vote. Lo llevan claro, la derecha fascista del pnv lo entiendo, pero un partido que lleva la palabra “socialista” y “obrero” en sus siglas me duele mucho.

Comments are closed.