PNV eta PSEko batzarkideek biktimoi barre egiten digute

mendoza-egido

Laburbena oso erreza da: azaroaren 6an Batzar Nagusiek testu hau onartu zuten, PNV eta PSEk aurrez adostu eta aurkeztu zutena:

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan bulegoak dituzten kreditu erakunde guztiei eskatzen diete berehala aplikatzeko euribor tasaren erreferentzia indizea gehi puntu bateko ordezko klausula, legez egokitu arren 2013ko azaroaren batetik aurrera oraindik —era bidegabean— aplikatu ez duten kasuetan.

Bere azalpenetan, PSEko Mª Jesús Egidok azaldu zuen puntu horretan Euribor+1 berehala eta rebisioari itxaron gabe aplikatzeko eskatzen zela. Baina urtarrilaren 15ean PNVko Eider Mendozak dio testu horrek eskatzen duena Euribor+1 rebisioa iristean aplikatzea dela.

Barre egiten digute? Baietz dirudi, noski. Gainera EH Bilduri psoposatzen diote testu hori aurkezteko Kutxako Administrazio Kontseiluan. Zertarako? Guri barre egiten jarraitzeko.

Hemen irakur dezakezu istorio osoa, eta helarazi dizkiegun gogoetak (helbideak mjegido@bngipuzkoa.org eta emendoza@bngipuzkoa.org direla uste dugu). Hemen duzu gutuna PDF formatuan


Eta hemen duzu gure gutunak dioena:

2013ko udaberrian, Gipuzkoako hogei udaletxek baino gehiagok IRPHaren inguruko mozioak onartu zituzten. Beraietan, PNVk proposaturikoa den honen antzeko eskaerak zeuden:

Udalak ofizialki Kutxabanki eskatzen dio IRPHtik Euribor+1-era pasatzea bere mailegu hipotekario orotan, eta beste finantza entitateei eskatzen die bezeroentzat abusiboak eta ekonomikoki kaltegarriak diren indizerik ez aplikatzea.

Baina, zer dela eta Kutxari zuzenduriko eskaera hau? Aurrez aipaturiko mozio berdinak azaltzen du:

2011ko urriaren 28an argitaratutako eta 2012ko apririlaren 29an indarrean jarritako EHA/2899/2011 Aginduaren bitartez printzipioz transparentzia eta bankuen bezeroen babesa bilatzen zen. Arau horren medio IRPH Cajas eta IRPH Bancos indizeak desagertarazten dira. Hau da, 2012ko apirilaren 29tik ezin dira hipoteka mailegu berrietan indize horiek erabili. Hala ere, dagoeneko interes indize horiek erabiltzen dituzten maileguek interes indize berri bat topa zezaten, eta “transizio erregimen” bat argitaratzera baldintzatuta urte batez, hau da, 2013ko apirilaren 29rarte Espainiako Bankuak indizea publikatuko zuela hilabetero.

Gipuzkoa mailan badira IRPH Cajas indizea erabiltzen jarraitu duten entitateak, Kutxabank kasu. Kutxabanken baldintzetan indize hau desagertuz gero Euribor indizea +%1 erabiliko dela sinatzen da (…). Hau da, Kutxabanki dagokionez bere bezero guztiek dute “transizio erregimena” finkatuta. Beraz, entitate honek ez luke Espainiako Gobernuaren “transizio erregimen”aren argitarapenik behar bere maileguak egoera berrira egokitzeko. Onartzear dagoen araudia ez dago Kutxabanki zuzenduta, hortaz.

IRPH Cajas indizea aplikatzen jarraitu duten entitateek irabazi handiak lortu dituzte horri esker. Familia askorentzat, ordea, hilabetero 300-400 euro gehiago ordaintzea suposatu du neurri honek. Azaldu beharrik ez dago, egungo egoera ekonomikoan, horrek etxe askotan ekar ditzakeen ondorioak.

Udaletxe horien artean daudeo Donostia eta biztanlego handienak dituzten udalerriak. PSEk mozio hauen alde bozkatu zuen kasu guztietan, eta PNVk gehienetan. EH Bilduk behin bakarrik egin zion uko babesa emateari, eta PP ere batu zen zenbait udalerritan.

2013ko ekainaren 27an gaia Donostiako udalbatzan eta Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatu zen. Donostian, aho batez onartu zen mozioa (EH Bildu, PSE, PNV, PP), eta Gasteizen PPk bakarrik egin zuen onartu zen testu honen aurka:

Eusko Legebiltzarrak honakoa eskatzen die hipoteka-maileguetan indize alternatiboak dituzten banketxeei: edozein kasutan ere egin dezatela Kutxen/Bankuen HMEIaren berehalako aldaketa hipoteka-maileguen klausulatuari aurreikusitako kasuz kasuko indizeagatik, eta hori egiteko ez daitezela aldi baterako erregimenaren zain egon, bere edukia hutsala baita, hipoteka-maileguentzat indize alternatiborik gabeko banketxeei zuzenduta baitago.

Baina PPk, kontrako bozka eman arren, ekarpen baliotsua egin zuen PNVri hitz hauekin zuzendu zitzaionean:

«¡Si lo tienen muy fácil! Mayoría absoluta en el consejo [Kutxabanken administrazio kontseiluan]. ¡Claro! ¿O a qué ha venido aquí? ¿A hacer el discurso del paripé? ¿A quedar bien y luego a robar allí como está diciendo usted que están haciendo? Sí, sí, sea coherente. ¿Quiere bajar los tipos de Kutxabank? Usted lo puede hacer».

EH Bilduk ere PNV eta PSEren hipokrisia salatu zituen, erakundetan mota honetako ekimenak bultzatzen dituzten bitartean Kutxaren Administrazio Kontseiluan justu aurkakoa bozkatzen baitute.

Gipuzkoara itzulita, irailaren 23an Batzar Nagusiak gaia eztabaidatzekoak ziren, eta bazirudien aurrez PNV eta PSEk adosturiko testua (Markel Olano eta Rafaela Romerok sinatua) izango zela onartua (gazteleraz bakarrik dago):

Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a las entidades bancarias con índices alternativos en sus préstamos hipotecarios a realizar, en cualquier caso, la inmediata sustitución del IRPH Cajas/Bancos por el índice que en cada caso contemple el clausulado de los préstamos hipotecarios, sin esperar al establecimiento de un régimen transitorio cuyo contenido les resulta irrelevante por estar destinado a las entidades bancarias sin índices alternativos en sus préstamos hipotecarios.

Baina gaia ez zen azkenean eztabaidatu, arreta ez galtze aldera orain aztertuko ez ditugun arrazoiak medio.

Eta horrela 2013ko azaroaren 1a iritsi zen, eta IRPH Cajas behin betiko desagertu zen. PPren gehiengo absolutuak erabaki zuen azkenean transizio erregimena eta Kutxa ordezkoa ez aplikatzeko aitzakiarik gabe gelditu zen. Seguru? Bada ez. Kutxa legedian zirrikituren bat bilatzen tematuta dago, eta uste du topatu duela, 14/2013 legean, bere IRPH Cajas maitea bertan behera uzten duen horretan. Izan ere, botere politikoaren hamaikagarren opari bezela, lege honek hauxe dio:

Las referencias a los tipos previstos en el apartado anterior [incluyendo el IRPH Cajas] serán sustituidas, con efectos desde la siguiente revisión de los tipos aplicables, por el tipo o índice de referencia sustitutivo previsto en el contrato.

Kutxak gustoko du “desde la siguiente revisión” hori, eta erabakitzen du IRPH Cajas hurrengo rebisiora arte aplikatuko digula, kasurik okerrenetan 2014ko urria arte. Kaleratzeak Stop-en talde juridikoak konfirmatu digu Kutxa legediaren aurka dabilela hori egitean. Kontratuek lege maila dute aldeen artean, eta argiak dira esaten dutenean IRPH Cajas desagertzean Euribor+1 aplikatuko zaigula (egun bat bera itxaron gabe, beraz). Donostiako epaitegiek iadanik tramitera onartu dute Kutxaren aurkako salaketa bat, kontratua ez betetzeagatik.

Baina itzul gaitezen Batzar Nagusitara. EH Bilduk IRPH Cajas indizearen desagertzea kontuan hartzen duen ekimen eguneratua aurkeztu du. Hau da bere proposamena:

Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten diote Kutxako Administrazio Kontseiluarei, IRPH indizeen aplikazioa azaroak 1 bertan behera geratzen denez, aurreikusita dagoen Euribor+1 lehenbaitlehen hipoteka guztietan aplikatzeko erabakia hartzeko, data horretatik aurrera Euribor+1 ez aplikatzeak kontratua ezbetetzea ekarriko lukeelako.

Eta PNV eta PSEk erdibideko zuzenketa bat adosten dute, bigarren puntuan horrelaxe dioena:

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan bulegoak dituzten kreditu erakunde guztiei eskatzen diete berehala aplikatzeko euribor tasaren erreferentzia indizea gehi puntu bateko ordezko klausula, legez egokitu arren 2013ko azaroaren batetik aurrera oraindik —era bidegabean— aplikatu ez duten kasuetan.

PNV eta PSEren testuari susmo txarra hartu beharrean al geunden? Azaroaren 6 hartan, bozkatu aurretiko eztabaidan argi geratzen da ezetz. PPren ordezkariak dio bi testuak oso antzekoak direla, eta aho batez onartuko litzateken zerbait adostu ez izanaren pena erakusten du. PNVk dio alde handi bat badagoela: Bilduren testuak Kutxaren izena zikindu nahi duela. Hori da alde bakarra, beraz. Eta PSEren ordezkari den Mª Jesús Egido andereak, geroago ikusiko dugunez oso interesgarria den azalpena ematen du:

«En el punto segundo de la transaccional lo que instamos, en todo momento, es que se aplique con la máxima urgencia desde el 1 de noviembre a todos los contratos de crédito que tengan ya el tipo de interés sustitutivo, pero ¿qué ocurre? que en muchos casos (…) no va a haber problema, pero en otros sí va a haber problema ¿por qué? Porque si las entidades financieras aplican estrictamente la legalidad vigente, aquí claramente decimos, en esta ley, (…) “con efectos desde la siguiente revisión de los tipos aplicables” (…) ¿qué nos encontramos? Que habrá personas que vayan a tener que esperar si nosotros no hacemos estas peticiones de forma conjunta y presionamos, a que las entidades financieras les revisen el tipo de interés cuando les toque (…) Por lo tanto el segundo punto nuestro va en ese sentido y lo seguimos manteniendo».

Argi geratzen da, beraz, guztiek babesten gaituztela berriz ere. Guztiek ulertzen dute ordezkapenak berehalakoa izan behar duela. PNV eta PSEren testua onartzen da.

Baina iristen da azaroaren 28a eta Kutxaren Administrazio Kontseiluan azken hilabetetako eskema berdina errepikatzen da: EH Bilduk IRPH Cajas berehala ordezkatzea bultzatzea proposatzen du eta aurkako hautua egiten dute PNV, PSE, PP, CCOO eta Pixkanaka-ren ordezkariek. DYA ez da azaltzen. PNVren ordezkarien artean Jon Jauregi dago, Kutxan Batzar Nagusiak ordezkatzen dituena.

EH Bilduk uste du Jon Jauregik ordezkatzen duen erakundearen irizpidearen aurka egin duela zuzen-zuzenean, bere dimisioa eskatzen du eta gaia Batzar Nagusien urtarrilaren 15eko osoko bilurara darama. Bilkura horretan, PSEren ordezkariak ez du hitza hartu nahi, eta PNVko Eider Mendozak dio Jon Jauregik, eta PNVk bere osotasunean, jarrera berdina duela Batzar Nagusitan eta Kutxan. Baina nola liteke? Batzar Nagusitan, Gasteizko Legebiltzarrean eta hogeitik gora udaletxetan berehalako ordezkatzea defendatu dute, baina Kutxan aurka egiten dute. Eiderrek argitzen digu ebazpena «osorik» irakurri behar dela, eta horrela azaltzen du:

«Porque el segundo punto dice (…) Las Juntas Generales instan a todas las entidades financieras de crédito que cuenten con oficinas en el Territorio Histórico de Gipuzkoa a aplicar, de forma inmediata, la cláusula sustitutiva del IRPH al euribor más uno, a aquellos casos a los que [ahotsa igotzen du] aun correspondiéndoles legalmente [ahotsa jeisten du], no se les haya aplicado, indebidamente, a partir del 1 de noviembre de 2013. Es decir, que se les aplique inmediatamente a todas aquellas personas que les corresponde porque les toca la revisión y no se les haya cambiado».

Ene bada!

Eider Mendoza hitzekin jolasean dabil, eta baita biktimokin ere. Beraz Gipuzkoa osoko dozenaka zinegotziren diskurtsoa, Joseba Egibar eta Iñiko Urkulluren bozkak Gasteizen, Markel Olanoren urriko testua Batzar Nagusitan, hau da, berehalako ordezkatzearen aldarrikapena, 2014ko urtarrilean Eider Mendozak bertan behera utzi du. Eta gure hipotekaren hurrengo rebisioari itxaron beharko diogula diosku. Beno, hori bai dela koherentea PNV orain arte Kutxa eta Kutxabanken egiten ari denarekin… baina bere jendaurreko diskurtsoaren guztiz aurkakoa da.

Gai honetan beti erantzunkizunez aritu dela dioen alderdi batek, ez daukagu zalantzarik, argituko digu norabide aldaketa hau. Eta dozenaka zinegotzi jeltzalek, Gipuzkoa osoan, dimisioa emangu dute, beraien herrian defendatu duten horri alderdiak muzin egiten diolako. Hori, edo Eider Mendoza gaitzetsia izango da. Ez dakusagu beste aukerarik.

Eta zer esan PSEko Mª Jesús Egido batzarkidearen gainean. PNVrekin adosturiko testua aurkeztean azpimarratu zuen nola bigarren puntuan hurrengo rebisiora arte ez itxaroteko eskatzen zen. Eta orain PNVk bigarren puntu horren esanahia justu aurkakoa dela dioenean, eztabaidan eskurik ez hartzea erabakitzen du. Egido anderea, guk ez dizugu Pablo Iglesias aipatuko, urruti xamar geratzen baitzaizu. Ezta Odón Elorzaren txioak ere, nahiz eta denboran gertuago egon (ekainean zioen Kutxabankeko pte.-ak IRPH aplikatzen jarraitzea «dohakabea» zela). Harira joango gara eta galdetuko dizugu ea oraindik ere egia ote den azaroaren 6an esan zenuen hori: «el segundo punto nuestro va en ese sentido y lo seguimos manteniendo». Oraindik mantentzen duzu? Hitza jango duzu? Dimisioa emango duzu?

2 thoughts on “PNV eta PSEko batzarkideek biktimoi barre egiten digute

  1. Las TRAMPAS del PNV y el PSOE son para beneficiar a Kutxabank, de paso a Xabier Iturbe y Mario Fernandez, que se están forrando, mientras castigan a la clientela, principalmente la más necesitada. No les importan las personas, les importa solo el negocio, sus intereses políticos y son capaces de decir una cosa y hacer otra si ellos salen beneficiados, son capaces hasta de saltarse la Ley. Lo más grave es que tienen unos “cómplices”, los consejeros de los sindicatos CCOO – PK que les apoyan en todo lo que el PNV plantea en Kutxa. La propuesta de EHBILDU en el Consejo de Administración les ha dejado en descubierto. ¿Que sacan a cambio? ¿Cuantas prebendas? ¿El convenio en el marco estatal y más representación para ellos? YA ESTA BIEN, hay que denunciar a TODOS quienes hacen posible este FRAUDE.

  2. Si, eso de servir al poder no es NUEVO, así se perpetúan en sus poltronas,y se aseguran un buen sustento cuando se retiren, don unos hipócritas.

Comments are closed.