IRPHa baliogabetzeko bide berria!

2021 urtea berri oso on batekin amaitu genuen IRPHak kalteturiko guztiok: klausula hau epaitegietan bertan behera uzteko bide berri bat ireki da.

Abenduaren 30ean argitaraturiko bideo batetan José María Erauskin eta Maite Ortzi abokatuek ezagutzera eman zutenez, A Coruñako epaitegian epai aitzindari bat lortu dute. Orain artean IRPH klausula baliogabetzeko auzibide guztietan abusuzkoa izatea frogatzen saiatzea zen bidea. Auzibide honetan ordea, indarrean dagoen legediaren aurka egiteagatik galdegin dute bertan behera uztea. Azaldu dutenez, kontratua sinatu zenean indarrean zegoen ministerio-agindu batek ezartzen zuen bezeroari indizeak azken bi urtetan izandako balioak erakutsiko zizkion esku-orri bat eman behar zitzaiola, eta eskaintza lotesle bat eman hamar eguneko aurrerapenarekin. Entitateak ez zituen arau hauek bete, eta beraz klausulak bertan behera geratu behar du.

Epaitegiak auzibidea bere osotasunean onartu du, eta entitatea kobraturiko guztia itzultzera zigortu. Maileguak aurrera jarraituko du, baina interesik gabe.

Erauskinek bideoan gogorarazten duen bezala, lehen instantziako epai bat da, eta bilakaera aztertu beharko da, baina berri oso garrantzitsua da. Ez da ahaztu behar Erauskin eta Ortiz direla 2013an IRPHaren aurkako epaitegietako borroka ekin zuten abokatu aitzindariak. Orduan erotzat hartuak izan ziren legezko indize bati loturiko klausula bat bertan behera uztea galdegiteagatik, eta ia 9 urte beranduago milaka dira bide horretatik aurkezturiko salaketak. Gaia Europar Batasuneko Justizia Epaitegira iritsi da, eta Espainiako Auzitegi Gorenak Europaren aginduak ez betetzeko ahaleginean jarraituko duen arren Erauskin eta Ortizek uste dute Europak arrazoia eman digula.

Orain bide berri bat ireki dute, eta bere bilakaera arreta handiarekin jarraitu beharko dugu.

Azpimarratzekoa da bestalde bide berri hau aurrekoaren independentea dela. Hau oso garrantzitsua da, abusuzkotasuna salatzen zuen auzibidea galdu duten familiei auzibide berria irekitzea ahalbidetzen baitie. Ez da “gauza epaitua”. Ez gaude arrazoi berdinagatik bigarren salaketa bat aurkeztea eragozten duen ustezko horretan. Halaxe dio espreski A Coruñako epaiak (Res Abokatuek argitara eman dute eta hemen duzu ikusgai)

Res Abokatuek IRPH klausula abusuzkoa izateagatik bertan behera uzteko eskatzen zuen lehen auzibidea IRPH Stop Gipuzkoarekin elkarlanean aurkeztu bazuten, oraingoan Galizara joan dira, eta Marcos eta bere familia borrokalariarekin egin dute. Erauskinek bideoan azaltzen duen bezala, Marcosen auzia Espainiako Auzitegi Gorenaren zain dago, baina hau ez da arazoa izan auzibide berria Aurrera eramateko.

3 thoughts on “IRPHa baliogabetzeko bide berria!

  1. Buenos días,
    Que podemos hacer, como reclamar los que compramos una vivienda de Protección Oficial (VPO) en el año 2005, crédito hipotecario todavía en vigor hasta 2021 y nos aplicaron RPH sin posibilidad de otro tipo, ni elección, ni información.
    ¿Es posible la reclamación?
    ¿A quien?
    Gracias
    José Luis Marqués

  2. Hipoteca año 1992 con irph caixa bank cancelada y subrrogada a otra entidad.con euribor.es posible reclamar los años con irph un saludo

  3. Hola, mi marido y yo fuimos a comprar un piso, y sacamos la señal para dársela al promotor. Se la dimos, que era de unos 40000€, y cuando llegó el momento de firmar la hipoteca ante notario, el muy desgraciado no se presentó y se desapareció con todo nuestro dinero y encima, como no se llegó a firmar, pues nos quedamos pagando un préstamo sin tener nada(que en qué nos vemos de llegar a fin de mes a veces) y no tenemos piso ni nada, porque es del banco, y encima al no tener nada, aparte tenemos que estar pagando un alquiler, así que imagínense como estamos. Y tenemos que estar pagando préstamo sin tener nada,hasta finales del 2040, esto no hay derecho, y el Banco se lleva un disparate de intereses.Mi pregunta es, que con todo esto que he contado, si tengo derecho a reclamar algo estando en ésta situación. Muchas gracias.

Comments are closed.