Martxoaren 3an Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere epaia argitaratu zuenetik, IRPH Stop Gipuzkoan lanean aritu gara IRPHaren aurkako tresna berriak eskuragarri jartzeko:
– IRPH kalkulagailu berritu eta eguneratua, zenbat diru berreskuratzea dagokizun ikus dezazun.
– Erreklamazio eredu berritua, zure datuak sartu, bi kopia inprimatu eta banketxean erreklamazioa sartu ahal dezazun.
– Sarrien egiten zaizkigun galderei erantzunak biltzen dituen atal berri bat.
Gainera, Europako epaiaren gure azterketa eta balorazioa irakur dezakezu.