Maiatzaren 5eko Euskadi Pregunta saioan, PNVko Andoni Ortuzarri IRPHaren inguruan kontuak eskatu zizkioten. Goiko bideoan, PNV-k onartzen du erakundeetan defendatzen duen postura (IRPHaren aurka) ez duela Kutxabanken barruan defendatzen. Beheko bideoetan, hau bera ukatzen du, Kutxabank pribatizatuko dutela ere ukatzen du, eta Kutxak kaleratu nahi duen ama baten kexua entzun beharra du. Ama honek hiru seme-alaba ditu eta Kutxak babes ofizialeko etxebizitza kendu nahi dio, IRPHa eta beste abusu batzuk medio. Ez da aurreneko kasua, nahiz eta Ortuzarrek kasu berezi bezela aurkeztu eta konpondu nahi izan.
Elkartasun azoka
IRPHaren aurkako borrokaren gastuei aurre egiteko, bigarren eskuko azokatan esku hartzea erabaki dugu. Estreinaldia pasa den maiatzaren 4ean izan zen, Intxaurrondon. Adi! Hemendik aurrera beste auzo eta herri askotan izango gara. Erabiltzen ez duzun trasteren bat eman nahi baldin badiguzu eskertuko dizugu. Eta gogoratu dirulaguntzak ere onartzen ditugula (Kontu korrontearen zenbakia 3035 0049 09 0491091071, Laboral Kutxan). Jasotako diru guztia borrokaren gastuetan erabiliko da: tasa judizialak, fotokopiak, etabar.
Egiako auzoetxearekin elkartasuna
IRPH Stop eta Kaleratzeak Stop elkarteok gure elkartasun osoa aderazi nahi diogu Egiako auzoari. Pasa den maiatzaren lehenean, urtetan inongo funtziorik bete ez duen Kutxaren eraikin bat modu baketsuan okupatu eta gero, poliziak hustu egin zuen.
Era berean, indar polizialak erabili duen bortizkeria salatu nahi dugu. Berriro ere, botere ekonomiko, politiko eta polizialak ez du herriaren nahia haintzat hartu.
Abusuzko klausulen inguruko hitzaldia
José María Erauskin, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteetako abokatuak, 2014-04-29an Zizurkilen abusuzko klausulei buruzko hitzaldi interesgarria eman zuen. Hitzaldia gazteleraz izan zen eta zazpi ataletan banatzen da:
CAPITULO 1º.- CONDICIONES GENERALES DE LA CONTRATACION
Principios Generales de Contratación