IRPHaren aurkako epai berri bat

justicia-irph

Almeriako epaitegi baten auto baten bidez, BBVA banketxeak hipoteka batetan IRPH aplikatzea bertan behera geratu da. Kaltetutako familia, IRPHaren araberako maileguari aurre egin ezin eta kaleratze prozesu baten aurrean zegoen. Epaileak prozesua eten du, ulertu baitu kontratuak baliogabetzat hartu behar diren zenbait klausula dituela, tartean IRPH Entidades interes tipoa ezartzen duena.

Oso berri ona da, eta aurretik genituen epaiei batzen zaie epai berri hau. Bere edukitik honako esaldiak azpimarratu ditzazkegu:
resulta claramente perjudicial , frente al más objetivo del Euribor (…) resulta palmario que es mucho más gravoso para los consumidores que si se hubiera establecido la referencia al Euribor (…) La entidad BBVA no ha acreditado, tal y como le correspondía, que se diese información previa a los hoy demandados sobre la incidencia que la cláusula relativa al índice de referencia pudiera tener en la economía del contrato (…) para la validez de la cláusula del IRPH utilizado, dado que no existe constancia de que los clientes tuviesen conocimientos financieros, se les debería haber realizado las distintas simulaciones entre los referenciales más comunes, comenzando por el Euribor.

Autoaren testu osoa IRPHaren kaltedunen estatu mailako elkartearen blogean ikus daiteke.

IRPHaren kaltedun batek Patxi Lopéz-i errieta egin dio ETB-n

ETB2-ko Euskadi Pregunta saioan, IRPHaren kaltedun batek Patxi López-i errieta egin dio. Gogoratu PSE-k publikoki beti egin duela IRPHaren aurka, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan dituen bozkak beti IRPHaren alde erabiltzen ditu.

Bestalde, bankuen abusuen beste kaltetu batek kaleratzeen inguruan ezer ez egitea egotzi dio, ez gobernuan ezta oposizioan ere:

Azkenik, Kutxabank-en pribatizazioa babestuko duela esan zuen Patxi López-ek, Europak hala agintzen omen duelako. Hau ez da egia, eta beraz López gezurretan dabil edo ez daki zertaz ari den:

Kutxak IRPH aplikatzea gaitzetsi dute Foru Aldundiak eta Udaletxeak

Martin Garitano gipuzkoako diputatu nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Kutxak IRPH abusuzko indizea aplikatzen duela salatu dute, modu honetan Kutxaren sortzaile diren erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) entzungor eginez.

Euskal erkidegoko kutxen fusioa eta Kutxabanken sorrera ahalbideratu zuen akordioa guztiz hautsitzat jotzen dutela adierazteko elkarrekin egin duten agerraldian izan da. Bertan salatu dute akordio hartan jarri ziren baldintzak ez direla bete, eta IRPHaren aplikazioaz gain pribatizazio prozesua, kaleratzeak eta familia eta enpresei krediturik ez ematea gaitzetsi dituzte.

Ikusi berria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Prentsa Bulego Digitalean eta komunikabide hauetan: EiTB, Berria, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Naiz, El País, ABC.

Isuna

isuna

300€ko isuna jaso berri du IRPHaren kaltedun batek, indize honen aurkako salaketa bat aurkeztu zen egunean Donostiako epaitegietara hurbildu zela-eta. Agintaritzak ulertu du kaltedunen bilera espontaneo hura jakinarazi gabeko elkarretaratze bat izan zela.  Talde juridikoa dagoeneko helegitea prestatzen ari da, baina isuna ordaintzea komeni da. Elkarteak ordainduko du, baina guztion laguntza behar da gastu hau eta gure borrokak dakartzan beste guztiak ordaindu ahal izateko. diruz laguntzeko egin sarrera bat kontu honetan:

Kontu zkia: 3035 0049 09 0491091071
Entitatea: Laboral Kutxa
Titularra: IRPHaren Kaltedunak

IRPH STOP, kaleratzeak STOP, pribatizazioa STOP

Martxoaren 27an, Kutxako Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, IRPHaren kaltedunok Kaleratzeak Stop eta beste gizarte eragile batzuekin batera Kutxaren Garibai kaleko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin genuen.

Barruan PSE (ustezko sozialistak), eta CCOO (ustezko “obreroak”) eta Pixkanaka sindikatuek PNVrekin bat egin zuten berriz ere, eta IRPH aplikatzeari uzteko EH Bilduk aurkeztu zuen hamaikagarren ekimena baztertu zuten.

Naiz-ek ondoko berriak argitaratu ditu honen inguruan: EH Bildu pide que la Asamblea de Kutxa debata sobre la Ley de Fundaciones Bancarias,  Iturbe tumba la iniciativa que garantiza la Obra Social en Kutxa