Uztailarn 4an, webgune honen hirugarren urteurrenarekin batera eta Iruñeako txupinazoa baino bi egun lehenago, IRPHa deuseztuko duen dokumentu bat argitaratuko dugu. Gure txupinazoa izango da. Ez galdu!
Kategoria: IRPH
Jose Mari Erauskin eta Marcos Guerreiro irratian
Jose Mari Erauskin gure abokatua eta Marcos Guerreiro gure adiskidea irratian izan dira IRPHaren gainean hizketan.
Uztailaren 4an IRPHa txikituko dugu
Atzo Twitter-eko gure @irphstop_gpzkoa kontuaren bitartez ezagagutarazi genuen bezala, astelehenean IRPHaren aurkako borroka irauliko duen dokumentazi bat argitaratuko dugu. Uztailaren 4an izango da, webgune honen hirugarren urteurrena ospatzeko.
IRPHa baliogabetzen duten epai berriak Cádiz, Castelló, Valentzia eta Gasteizen
IRPHa baliogabetu eta banketxeak abusuzko indize horren arabera kobraturikoak itzultzera zigortzen dituzten epai berriak etengabe ari gara ezagutzen. Azken egunetan ezagutu ditugunak honako hauek dira: Cádiz (Lehen Instantziako 1. Epaitegiak BBVA zigortu du), Castelló (Lehen instantziako 3. Epaitegiak La Caixa zigortu du), Valentzia (Merkataritza Arloko 3. Epaitegiak Banco Popular zigortu du) eta Gasteiz (Lehen Instantziako 5. Epaitegiak Kutxabank zigortu du).
Epai berri hauetako batzuk jadanik zintzilikatu ditugu gure webguneko Epaitegiak atalean. Bertan duzu IRPHaren inguruko epaien datu base handiena. Zerrendan ez dagoen epairen bat baldin baduzu, posta elektroniko bidal diezagukezu.
IRPHa TV3 telebistan
IRPHa Twitter-eko hauteskunde kanpainan, oraingoan Ciudadanos-en eskutik
IRPHaren hainbat kaltedun Twitter sarean egiten ari den lana nekaezinari esker, eta hauteskunde kanpainan politikariek izan ohi duten sentsibilitatea medio, IRPHa albiste da berriz ere. Aurreko batean kontatu genuen Unidos Podemos koalizioko hainbat politikarik, Pablo Iglesias eta Alberto Garzón barne, IRPHaren iruzurraren aurkako txioak argitaratu zituztela. Egun batzuk beranduago Albert Rivera-ren txanda iritsi da. Honek ere #IRPHestafa traola erabili du eta konponbideak topatzeko garaia dela esan du.
Hauteskunde garaiko mezuak zuhurtziaz hartu behar dira, eta kontuan hartu behar da gainera ez dutela IRPHaren aurkako neurri konkreturik zehaztu. Baina hala eta guztiz ere, Espainiako Gobernurako bi presidentegaik IRPHaren iruzurra ahotan izatea garrantzitsua da. Espero dugu keinu hauetaz haratago IRPHaren desagertzea eta kalteak konpontzea hautagai guztien programetan sartzea. Eta batez ere, ekainaren 26aren ondoren agindutakoak betetzea. Guk hementxe jarraituko dugu, horiek betearazteko.
Bitartean, jarrai gaitzazu Twitter-eko gure @irphstop_gpzkoa kontuan IRPHaren inguruko albiste guztien berri izateko.