Batzar Nagusitan IRPHaren inguruan aritu dira berriz ere

2014ko urriaren 15ean izan da. PSEk egin zuen proposamen bat zegoen mahai gainean: Foru Aldundiak diru publikoa erabiltzea IRPHaren katetuoi banketxeek lapurtu diguten diruaren zati handi bat aurreratzeko. Kaltetuok aukera hori guztiz baztertu genuen adierazpen honetan, eta baita Batzar Nagusitan egindako agerraldian ere.

Bideoan ikus daitekeenez, PNV eta PSE lotsagarri aritu dira berriz ere. Ekimena ez da aurrera irten.

Asteko ateraldia, María Eugenia Arrizabalagaren eskutik (PNV)

meuge

Kutxak eta PNV-k (PP eta PSOE-rekin batera) IRPHarekin sortu duten sufrimendu guztiarengatik ez balitz, ateraldia oso barregarria litzateke. 2014ko irailaren 23an PNV-ko legebiltzarkide den María Eugenia Arrizabalagak twitter bidez esan zuen Kutxak ez duela IRPHrik aplikatzen. Eta zuzentzeko eskatu genionean, temati eutsi zion gezurrari, barregarri geratu arte. Azkenean burumakur agurtu zen, hobeto enteratuko zela esanaz. Barkamen eske edota argumentu berriekin etorri zain gaude.

Elkarriketa guztia gure Twitter-eko kontuan duzu, eta hemen gaztelerara itzulpena:

meugearri

Andoni Ortuzar IRPHaren kaltedunari mezua

Pasa den uztailaren 3an Gipuzkoako Batzar Nagusitan egin genuen agerraldian mezu hau utzi genion PNVren presidente den Andoni Ortuzarri. Tamalez, PNVko batzarkideak ez ziren komisioan izan (bere betebeharra izan arren, eta kaltedunoi eta Batzar Nagusiei errespetu falta itzela erakutsiz), eta beraz ezin izan diote mezua helarazi. Horregatik atera behar izan dugu bideoa.

Kutxak helegitea jarri du, PNV, PSE eta PPren babesaz

salvavidas

Gaur jakinarazi digute Kutxak helegitea jarri duela mailegu batetan IRPHa baliogabetu zuen epaiaren aurka. Epai hark Kutxa zigortu zuen gehiegikeriaz kobraturiko interesak itzultzera, IRPHaren arabera ordainduriko guztiak Euribor+1 indizearekin berriz kalkulatuaz.

Helegite hau Kutxaren arduradun politikoei helarazi genien eskabidearen ondoren dator. Eskaera hartan, epaia onartu eta kaltedun guztiei aplikatzeko deia egin genien. Gasteizko legebiltzarrean izan zen eztabaidan, EH Bilduk proposatu zuen Kutxari aldarrikapen hori helaraztea, baina PNV, PSE eta PP-k aurka egin zutens. Beraz, familiek jakien behar dute PNV, PSE eta PPk ez dutela gehiegikeriaz kobraturiko interesak berreskuratzerik nahi. Hala ere, helegitearekin ez dute askorik lortuko. IRPHa abusuzkoa eta indarrean dagoen legediaren aurkakoa dela frogatzen duten argumentuak ditugu, eta amaieraraino jarraituko dugu borrokan.

Orain hamar eguneko epea dugu Kutxaren helegiteak aurkezten dituen argumentuen aurka egiteko, eta ez zaigu zaila suertatuko.