EUROPAR EPAITEGIKO ABOKATU NAGUSIAK ARRAZOIA EMAN DIE IRPHaren KALTEDUNEI, ETA HAUEK POZA ETA ORTIZ ETA ERAUSKINi ESKER ONA ADIERAZI DITUZTE
AURREZ EUROPAKO BATZORDEAK EGIN ZUEN BEZALA, ABOKATU NAGUSIAK ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAREN ETA ESPAINIAKO GOBERNUAREN AURKA EGIN DU
IRPHA KONPLEXUA ETA GARDENTASUN GUTXIKOA DELA DIO
EPAIA HILABETE BATZU BARRU IRITSIKO DA ETA ABOKATU NAGUSIAREN IRIZIPIDEAREKIN BAT EGIN OHI DU
Donostia, 2019-9-10
Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko Abokatu Nagusiak gaur eman ditu aditzera IRPHari buruzko bere ondorioak. Bere jarrera konstumitzaileen aldekoa da, Europako Batzordearen iritziarekin bat egiten du eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Espainiako Gobernuarem irizpideen aurka egiten du.
Abokatu Nagusiak uste du IRPHari abusutasun kontrol guztiak aplikatu behar zaizkiola, eta Espainiako Gobernuak defendatu zuen bi salbuespenetatik bat bere ere ez zaiola aplikagarri.
Gainera, Maciej Szpunar-ek bere txostenean dio IRPHaren kalkulurako formula konplexua dela eta gardentasun gutxikoa, eta profesionalak eman beharreko informazioak nahikoa izan behar duela kontsumitzaileak IRPHaren kalkuluaren inguruko erabateko ezagutzarekin erabaki ahal dezan. Baira IRPHa osatzen duten elementuei buruz ere. Eta horretarako bere definizio osoaz gain berari buruzko arau guztien berri eman behar zaio bezeroari. Bataz besteko kontsumitzaileak, kalkulua egiteko modua erabat ulertu duela ziurtatzeko, datu garrantzitsu bat jakin behar du: IRPHa UTB tipoekin kalkulatzen da.
Azken hau banketxeek ez zuten kontratuetan adierazten, eta kaltedunen aspaldiko aldarrikapenetariko bat da: IRPHa UTB tipoekin kalkulatzen da, eta komisioak eta gastuak barne ditu beraz. IRPHari loturiko maileguek euren komisio eta gastuak dituztenez, horiek guztiak bi aldiz ordaintzen dira, eta hau ez zuten bankuek azaltzen.
Gainera, Abokatu Nagusiak esan du IRPHak iraganean izandako eboluzioa ere azaldu beharra zegoela.
IRPHaren kaltedunek gertuago ikusten dute gaur justizia, eta Maite Ortiz eta José María Erauskini esker ona adierazi diete. Etxegabetzeen aurkako bi abokatu hauek, Donostian duten bulego txikitik, IRPH Stop Gipuzkoarekin batera ekin zioten IRPHaren aurkako epaitegietako borrokari duela 5 urte baino gehiago, eta Europaraino iristea lortu dute.
Azkenik, IRPH Stop Gipuzkoari nazkagarria iruditu zaio Espainiako Ekonomia ministro den Nadia Calviño-k gaur, IRPHaren inguruan ari zelarik, gobernua kontsumitzaileen babesarekin engaiatua dagoela esan izana. Izan ere, gobernu horrek Europako Epaitegian parte hartzea erabaki du, banketxeen alde eta konstumitzaileen aurka egiteko. Jarrera hau idatziz (PPren gobernupean) eta ahozko saioan (PSOEren gobernupean) izan da.
Bideoan José María Erauskinen lehen adierazpenak ikus ditzakezu. Berak eta Maite Ortizek hasi zuten gurekin batera borroka hau, eta Europara eramatea lortu dute.
Gainera, prozesua jarraitzeko gida eguneratu dugu, ikus dezazun bakoitzak zer esan duen. JPG formatuan eta PDF formatuan jaitsi dezakezu gida.
A mi hace 5 años m lo cambiaron a euribor. La Kutxa. Puedo reclamar? Alguien puede decirme algo? Un saludo.