Kutxabank: epaiketa eta zigorra

album131021

Gure elkarteko kide batek, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-eko abokatuen laguntzaz, Donostiako epaitegian Kutxabanken aurkako demanda bat aurkeztu du, IRPHaren baliogabetasuna eskatuaz abusiboa delako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek azaldu dute baditugula nahikoa argudio juridiko epaia irabazteko. Demandak atzerako eragina eskatzen du, entitateak inposatu zuen une beretik IRPHa baliogabetua izan dadin.

VisualGrafik-en bideo eta irudiek (goian) gaur epaitegietan gertaturikoa erakusten dute. Gainera, berria hemen ikus dezakezu: ETBDiario Vasco, Gara eta Noticias de Gipuzkoa.

Bestalde, Tolosaldeko Atariak salaketa jarri duen tolosarra elkarrizketatu du: ikusi berria, irakurri elkarrizketa eta entzun audioa.

Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

epaitegiak

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.