Teledonostiako NPI saioak José María Erauskin elkarrizketatu du. Maite Ortizekin batera IRPHaren aurkako epaitegietako borroka hasi eta Europaraino eramatea lortu zuen abokatuak egoeraren errepasao bat egin du: alde eta aurkako epaiak, Europari berriz galdetzea, kereilak etabar. Gainera, bonboa alde batera utzi eta lehen lerrora itzuliko dela iragarri du.