Herriaren defendatzaileak babes ofizialeko etxebizitzetan IRPHrik ez erabiltzeko gomendatu du

Babes ofizialeko etxebizitzen kaltedunen plataformen koordinakundearen kexu bat medio, estatu espainiarreko herriaren defendatzaileak Espainiako gobernuari gomendatu dio babes ofizialeko etxebizitzen maileguetan IRPHa erreferentzia indize bezala erabiltzeari uzteko.

Koordinakundeak ezagutzera eman duen gutun batetan (hemen ikus dezakezu), Francisco Fernández Marugán-ek neurri hau babesten du abusuzkoak izan daitezkeen klausulen ondorioak zuzentze aldera.

Herriaren defendatzaileak IRPHa baliogabetu duten epaiak errepasatzen ditu, eta Espainiako Auzitegi Gorenak oraindik bere jarrera argitu ez duela jakin arren epaitegietan IRPHa baliogabetzearen aldeko joera indartzen ari dela dio, eta ondorioz IRPHa ezabatzeko eskatzen du.

Oso berri ona da, eta argi erakusten du zentzuzko inork ez duela jadanik IRPHa babesten.

One thought on “Herriaren defendatzaileak babes ofizialeko etxebizitzetan IRPHrik ez erabiltzeko gomendatu du

Comments are closed.