2021 urtea berri oso on batekin amaitu genuen IRPHak kalteturiko guztiok: klausula hau epaitegietan bertan behera uzteko bide berri bat ireki da.
Abenduaren 30ean argitaraturiko bideo batetan José María Erauskin eta Maite Ortzi abokatuek ezagutzera eman zutenez, A Coruñako epaitegian epai aitzindari bat lortu dute. Orain artean IRPH klausula baliogabetzeko auzibide guztietan abusuzkoa izatea frogatzen saiatzea zen bidea. Auzibide honetan ordea, indarrean dagoen legediaren aurka egiteagatik galdegin dute bertan behera uztea. Azaldu dutenez, kontratua sinatu zenean indarrean zegoen ministerio-agindu batek ezartzen zuen bezeroari indizeak azken bi urtetan izandako balioak erakutsiko zizkion esku-orri bat eman behar zitzaiola, eta eskaintza lotesle bat eman hamar eguneko aurrerapenarekin. Entitateak ez zituen arau hauek bete, eta beraz klausulak bertan behera geratu behar du.
Epaitegiak auzibidea bere osotasunean onartu du, eta entitatea kobraturiko guztia itzultzera zigortu. Maileguak aurrera jarraituko du, baina interesik gabe.
Erauskinek bideoan gogorarazten duen bezala, lehen instantziako epai bat da, eta bilakaera aztertu beharko da, baina berri oso garrantzitsua da. Ez da ahaztu behar Erauskin eta Ortiz direla 2013an IRPHaren aurkako epaitegietako borroka ekin zuten abokatu aitzindariak. Orduan erotzat hartuak izan ziren legezko indize bati loturiko klausula bat bertan behera uztea galdegiteagatik, eta ia 9 urte beranduago milaka dira bide horretatik aurkezturiko salaketak. Gaia Europar Batasuneko Justizia Epaitegira iritsi da, eta Espainiako Auzitegi Gorenak Europaren aginduak ez betetzeko ahaleginean jarraituko duen arren Erauskin eta Ortizek uste dute Europak arrazoia eman digula.
Orain bide berri bat ireki dute, eta bere bilakaera arreta handiarekin jarraitu beharko dugu.
Azpimarratzekoa da bestalde bide berri hau aurrekoaren independentea dela. Hau oso garrantzitsua da, abusuzkotasuna salatzen zuen auzibidea galdu duten familiei auzibide berria irekitzea ahalbidetzen baitie. Ez da “gauza epaitua”. Ez gaude arrazoi berdinagatik bigarren salaketa bat aurkeztea eragozten duen ustezko horretan. Halaxe dio espreski A Coruñako epaiak (Res Abokatuek argitara eman dute eta hemen duzu ikusgai)
Res Abokatuek IRPH klausula abusuzkoa izateagatik bertan behera uzteko eskatzen zuen lehen auzibidea IRPH Stop Gipuzkoarekin elkarlanean aurkeztu bazuten, oraingoan Galizara joan dira, eta Marcos eta bere familia borrokalariarekin egin dute. Erauskinek bideoan azaltzen duen bezala, Marcosen auzia Espainiako Auzitegi Gorenaren zain dago, baina hau ez da arazoa izan auzibide berria Aurrera eramateko.
Hona hemen epai berria ulertzeko gure gida. Zuzenbidean adituak ez direnek prestatua, zuzenbidean aditu ez direnentzat.
Epaia askoz hobea izan zitekeen, baina ez dio ezeri atea ixten. Maite Ortiz eta José Maria Erauskin abokatuen balorazioaren zain, badirudi borrokatzen jarraitzea dagokigula.
PSOE, PP, VOX Y CIUDADANOS UNEN FUERZAS PARA DEFENDER A LA BANCA CON DINERO PÚBLICO EN EL NUEVO JUICIO EUROPEO AL IRPH
RECHAZAN UNA PROPOSICIÓN NO DE LEY DE IRPH STOP GIPUZKOA QUE PROPONÍA QUE LA ABOGACÍA DEL ESTADO DEFENDIERA A LA CIUDADANÍA O SE MANTUVIERA IMPARCIAL
LA PNL, PRESENTADA POR EH BILDU, HA CONTADO CON EL APOYO DE UNIDAS PODEMOS Y ERC
Donostia, 29-4-2021
La Comisión de Asuntos Económicos y Transformación Digital del Congreso español de los Diputados ha debatido hoy una Proposición No de Ley de IRPH Stop Gipuzkoa sobre la postura que debe adoptar el gobierno en el próximo “juicio al IRPH” a celebrarse en el Tribunal de Justicia de la Unión Europea.
La PNL constata que el TJUE ha admitido a trámite dos cuestiones prejudiciales relativas al índice de referencia IRPH, y recuerda lo que ocurrió la anterior ocasión. En aquella primera cuestión prejudicial el Reino de España decidió participar en el procedimiento a través de la Abogacía del Estado ante el TJUE, que depende de la Secretaría de Estado para la UE. En la fase escrita del procedimiento, bajo gobierno de PP y en la vista oral, bajo gobierno de PSOE, la abogada del gobierno defendió ante el TJUE los intereses de la banca, afirmando que no es necesario examinar si la cláusula IRPH es o no transparente y añadiendo que «no tiene sentido suministrar las fórmulas de estos tipos oficiales porque el consumidor medio no va a entenderlas». Además, y para el caso de que el IRPH fuera declarado nulo, el gobierno solicitó que no se obligara a las entidades bancarias a devolver las cantidades indebidamente cobradas.
El TJUE dictó sentencia el 3 de marzo de 2020 estableciendo que la cláusula IRPH sí debía someterse al control de transparencia, corrigiendo así al Tribunal Supremo español y desoyendo los argumentos de la abogada del gobierno español.
Tras aquella sentencia el Supremo se pronunció nuevamente el 12 de noviembre de 2020 mediante cuatro sentencias. En ellas, el Supremo admite que la cláusula IRPH no supera el control de transparencia dictado por Europa pero, sorprendentemente, afirma que a pesar de ello la cláusula no es abusiva. Las sentencias cuentan con un voto particular discrepante y numerosos juristas creen que son contrarias a la directiva europea de protección de los consumidores. Como cabía esperar, el asunto ha sido nuevamente elevado a Europa, y es en ese contexto en el que se encuadra la iniciativa que se ha votado hoy.
En la propuesta debatida en el Congreso se instaba al gobierno a personarse ante el TJUE para defender a las personas afectadas o, para el hipotético caso en el que el Gobierno de España decida no defender a su ciudadanía, adoptar al menos una postura neutral, no personándose en el asunto.
La iniciativa ha sido rechazada con los votos en contra de PSOE, PP, Vox y Ciudadanos, que apoyan de este modo que el Gobierno siga facilitando a la banca una defensa pagada con dinero público.
Sólo Unidas Podemos y ERC han apoyado a EH Bildu, que fue quien registró y ha defendido la proposición. El Grupo Parlamentario Plural se ha abstenido, a pesar de que PDeCAT, partido integrante del mismo, ha mostrado su apoyo a la iniciativa.
Valoración de IRPH Stop Gipuzkoa
La plataforma IRPH Stop Gipuzkoa ha seguido con atención el debate, y agradece el apoyo de EH Bildu, Unidas Podemos, ERC y PDeCAT.
En cuanto al bloque favorable a la estafa del IRPH, formado por PSOE, PP, Vox y Ciudadanos, cabe destacar el bajísimo nivel intelectual y argumental empleado en la defensa de su postura.
El representante del PSOE, Manuel González Ramos, ha querido excusar a su partido aludiendo al hecho de que las observaciones escritas presentadas por la abogacía del estado defendiendo a la banca ante el TJUE fueron redactadas bajo gobierno del PP a pesar de ser presentadas el mismo día en que los ministros del PSOE juraban sus cargos. Pobre argumento, cuando la PNL ya asignaba la responsabilidad de dicha defensa escrita al PP. Al PSOE corresponde la intervención en la vista oral, que se produjo 8 meses después. Un poco de vergüenza sí que da usar nuestro dinero para defender a la banca, ¿verdad Manuel?
El representante del PP, Miguel Ángel Paniagua, se mostraba confuso porque la PNL proponía dos opciones: personarse a favor de la ciudadanía o no personarse. Esto ha superado a Miguel Ángel, que ha afirmado que este hecho inhabilita la proposición. Lo anterior, unido a que la PNL ha sido presentada por EH Bildu, ha sido todo lo que ha acertado a argumentar.
La representante de Vox Inés Cañizares ha dicho que defender a la banca es defender el sistema financiero, y que eso supone defender a todos, incluidos los pobres. Y ha añadido que ya decidirá el Gobierno, una vez conocida la sentencia [y agotado por tanto el plazo para presentar alegaciones], si presenta o no alegaciones. En fin.
María Muñoz de Ciudadanos también se ha liado un poco, porque ha comenzado diciendo que está a favor de que el gobierno no se persone ante el TJUE en estos asuntos… apoyando por tanto la segunda de las opciones planteadas en la PNL… pero ha concluido anunciando que votarán en contra. Nada nuevo en nuestra opinión.
Desde IRPH Stop Gipuzkoa hacemos una valoración positiva del debate de hoy, porque ha servido para dejar clara la postura de cada partido. Así, queda claro que el bloque PSOE, PP, Vox y Ciudadanos harán todo lo posible por perpetuar la estafa del IRPH y evitar que la banca nos devuelva lo robado. En su afán por complacer a la banca no dudarán en seguir utilizando recursos públicos, como lo es la abogacía del estado ante el Tribunal de Justicia de la Unión Europea.
Lo ocurrido hoy en el Congreso español no merma nuestra confianza en que el TJUE nos va a dar la razón nuevamente. En el nuevo juicio volveremos a presenciar cómo una abogada pagada con nuestro dinero actúa en nuestra contra, mientras el representante de la Comisión Europea defiende nuestros derechos como consumidores. Ocurrió antes y ocurrirá nuevamente; esta vez nadie podrá discutir que PSOE, PP, Vox y Ciudadanos son responsables.
Espainiako Kongresuak IRPH Stop Gipuzkoa plataformaren Legez Besteko Proposamen bat eztabaidatuko du bihar, Europar Batasuneko Justizia Epaitegian IRPHari egingo zaion epaiketan Espainiako gobernuak izan behar duen jarrerari buruzkoa. Proposamena talde parlamentario guztiei igorria izan zen, EH Bilduk aurkeztu zuen, eta bihar eztabaidatuko da Gai Ekonomikoen eta Transformazio Digitalaren komisioan.
Ekimenak zehazten du Europar Batasuneko Epaitegiak tramitera onartu dituela IRPH indizeari buruzko bi galdera, eta aurrekoan zer gertatu zen gogorarazten du. Lehen galdera hartan Espainiako Erresumak prozeduran esku hartzea erabaki zuen, eta Europar Batasuneko Epaitegiaren aurrean estatuak duen abokatuaren bitartez egin zuen. Prozeduraren idatzizko atalean, PPren gobernupean, eta ahozko saioan, PSOEren gobernupean, gobernuaren abokatuak banketxeen interesak defendatu zituen. Esan zuen ez dagoela IRPH klausula gardena den ala ez aztertu beharrik. Gainera, gehitzen zuen indize hauen formulak emateak ez duela zentzurik, bataz besteko kontsumitzaileak ez baititu
ulertuko. Azkenik, eta IRPHa baliogabetuko balitz eskatu zuen baliogabetasun honek ez zezala izan
inolako atzerako eraginik, banketxeen irabazietan
izango lukeen eragin ekonomikoa saihesteko.
Europar Epaitegiak 2020ko martxoaren 3an argitaratu zuen epaiak ezarri zuen IRPH klausulari gardentasun kontrola aplikatu behar zaiola. Modu honetan Espainiako Epaitegi Gorenaren irizpidea zuzendu zuen, eta Espainiako Gobernuaren abokatuaren argudioei entzungor egin zien.
Europako Epaitegiaren 2020ko martxoaren 3ko epaiaren ondoren Espainiako Auzitegi Gorenak 2020ko azaroaren 12an lau epai ebatzi zituen. Epai hauetan Gorenak onartzen du IRPH klausulak ez duela Europak beharturiko gardentasun kontrola gainditzen, baina esaten du hala eta guztiz ere klausula ez dela abusuzkoa. Epaiek boto partikularra dute, eta aditu ugarik uste du kontsumitzaileen babeserako europar legediaren aurkakoak direla. Espero zatekeen moduan, gaia berriz ere Europara igorria izan da, eta testuinguru horretan kokatzen da biharko eztabaida.
Ekimenak honakoa eskatzen dio gobernuari:
1.- Europar Batasuneko Justizia Epaitegian C655-20 eta C-79/21 zenbakiekin IRPHa etxebizitza maileguetan erabiltzearen inguruan aztertzen ari diren kasuetan aurkeztu dadin kaltedunen alde egiteko, gardentasun ezak klausula abusuzko eta baliogabe egiten duela defendatuz.
2.- Espainiako Gobernuak bere hiritarrak ez balitu defendatu nahi, gutxienez jarrera neutral bat izan dezan, C655-20 eta C-79/21 kasuetan esku ez hartuz.
Saioa bihar goizeko 11etan hasiko da eta IRPHarena laugarren gaia da. Zuzenean ikusi ahal izango da esteka honen bitartez.
Gaur, 2021eko otsailaren 25ean bi urte betetzen dira Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak Luxemburgen duen egoitzan IRPH klausularen inguruko ahozko saioa ospatu zenetik. Gure webgunean saioaren kronika zabala egin genuen, eta hemen duzu ikusgai.
IRPHri egin zitzaion “lehen epaiketa europar” haren ondoren 2020ko martxoaren 3an epaia iritsi zen, Espainiako Auzitegi Gorenaren banketxeen aldeko irizpidea zuzentzen zuena. Baina epai europar hau ez da nahikoa izan Gorenak klausula baliogabetu dezan, eta horregatik bi galdera berri iritsi dira Europar Epaitegira, eta honek onartu egin ditu. Beraz IRPHaren “bigarren epaiketa europarra” laster iritsiko da.
Testuinguru horretan, eta epaiketaren bigarren urteurrenarekin, IRPH Stop Gipuzkoatik gogorarazi nahi dugu lehen epaiketa hartan PP eta PSOEren Espainiako Gobernuek banketxeen interesen alde eta hiritarren eskubideen aurka egin zutela. Horregatik, plataformatik idatzi bat helarazi diegu Espainiar Kongresuko talde guztiei. Bertan, PSOE eta Unidas Podemos-i eskatzen diegu gobernuak prozedura berrietan esku hartu dezala kaltedunen alde eginez edo gutxienez neutrala izan dadila eta ez dadila aurkeztu. Gainontzeko taldeei eskatu diegu Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu dezatela, gobernua jarrera horretara bultzatzeko.
Taldeei bidali diegun dokumentua hemen ikus dezakezu.