Laburbena oso erreza da: azaroaren 6an Batzar Nagusiek testu hau onartu zuten, PNV eta PSEk aurrez adostu eta aurkeztu zutena:
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan bulegoak dituzten kreditu erakunde guztiei eskatzen diete berehala aplikatzeko euribor tasaren erreferentzia indizea gehi puntu bateko ordezko klausula, legez egokitu arren 2013ko azaroaren batetik aurrera oraindik —era bidegabean— aplikatu ez duten kasuetan.
Bere azalpenetan, PSEko Mª Jesús Egidok azaldu zuen puntu horretan Euribor+1 berehala eta rebisioari itxaron gabe aplikatzeko eskatzen zela. Baina urtarrilaren 15ean PNVko Eider Mendozak dio testu horrek eskatzen duena Euribor+1 rebisioa iristean aplikatzea dela.
Barre egiten digute? Baietz dirudi, noski. Gainera EH Bilduri psoposatzen diote testu hori aurkezteko Kutxako Administrazio Kontseiluan. Zertarako? Guri barre egiten jarraitzeko.
Hemen irakur dezakezu istorio osoa, eta helarazi dizkiegun gogoetak (helbideak mjegido@bngipuzkoa.org eta emendoza@bngipuzkoa.org direla uste dugu). Hemen duzu gutuna PDF formatuan
Azpeitiko IRPHaren aurkako epaiaren berri eman dugun egun berean ospatzen dugu Twitterren dagoeneko 99 garela (ez dugu goruntz biribilduko… hori “beraiek” egiten dute) eta 400 direla euren helbide elektronikoa eman digutenak IRPHaren aurkako borrokaren azken berriak jasotzeko.
IRPHaren aurkako setio judiziala indartzen doa, IRPHa abusuzko klausula dela dioen epai berri batekin. 2014ko urtarrileko epai bat da, Azpeitiko epaitegiak emana, eta Nafarroako Rural Kutxak IRPH-Entidades aplikatzearen ingurukoa.
Abusuzko klausulengatiko aparteko inzidente bat da, kaleratze prozesuan zegoen familia batek aurkeztua (“exekutatua” izan zen, baina “lanzatua” oraindik ez). Epaiak dio kontratuan abusuzko klausulak daudela, eta kaleratzea bertan behera uzten du.
Abusuzkotzat jotzen den klausulatako bat IRPH indizea aplikatzearen da, eta autoak dio ez dela ulergarria bezeroak onartu ahal izateko azaldua izana, kaltetuentzat Euriborra baino kaltegarriagoa delako (hitzez hitz, “más perjudicial que el habitual del Euribor”). Eta gehitzen du azalpen argi baten faltan klausula hau ezin izan zela negoziatua izan merkatuen eta maileguen inguruko eragiketen gaineko ezagutzak ez dituen norbaitentzat. Hitzez hitz: “y sin una explicación clara esta cláusula es una disposición que no se pudo negociar individualmente, salvo para alguien con conocimientos específicos en los mercados y las operaciones de préstamos” eta “siendo esto perjudicial para los ejecutados al ser este interés más perjudicial”
Atzo, urtarrillak 22, beste bi salaketa jarri genituen Kutxaren aurka IRPH indizeak aplikatzeagatik. Bi salaketa hauen aurretik beste bi aurkeztu ziren 2013an, eta dagoeneko tramitera onartuak izan dira. Kasu guztietan, Kaleratzeak Stop-en talde juridikoa da demandak prestatu dituena.
Atzo aurkezturiko lehen salaketa Lorenaren kasuari dagokio. Kasu hau bereziki larria da, eta Kutxak bere babes ofizialeko etxebizitza eskuratu du, hasera batean 2.900 eurokoa zen zor bategatik. Zor hau puztutzen joan zen berandutze-interes itzelak medio, baina interes horiek abusuzkotzat joak eta bertan behera utziak izan ziren Donostiako 4. Epaitegiaren 2013ko abenduaren 20ko autoan. Orain, Lorenaren defentsak argudiatuko du IRPH Cajas aplikatzea ere abusuzko klausula dela, Lorenak eta bere alabak etxea berreskuratu dezaten. Izan ere, hipoteka sinatu zen garaian IRPH Cajas Euribor+%0,5 inguruan zegoen, eta puztua izan zen ia Euribor+%3,5 izatera iritsi arte. Lorenaren hipotekan honek izan zuen eragina nabarmena da.
Atzoko bigarren salaketa Isabel eta José Ignaciorena da, eta Kutxa salatzen dute IRPH Entidades indizea aplikatzeagatik. IRPHaren aldaera hau duten Kutxaren hipotekak gutxiengoa dira, baina garrantzia handia du estatu-mailako IRPHaren aurkako borrokan, bertan behera utzia izan ez den IRPH mota bakarra baita. IRPH Cajas eta IRPH Bancos baliogabetuak izan ziren manipulagarriak zirelako, baina PSOE eta PPk IRPH Entidades mantendu dute, bere kalkuloa eta bilakaera besteekin alderatuta zeharo parekoak izan arren. Epaitegietan abusuzkoa dela frogatzea oso garrantzitsua izango da Isabel eta José Ignaciorentzat, baina baita estatu guztian indize hau pairatzen duten milaka familientzat ere.
IRPHak Kaltetuakoen Gipuzkoako Elkarteak eta Kaleratzeak Stop-ek berriz ere azpimarratu zuten tamalgarria dela Kutxak, gipuzkoar guztion aurrezkiekin sorturiko aurrezki kutxa izan zenak, abusuzko indize hauei eusten jarraitzea eta kaltetuei epaitegietakoa beste biderik ez uztea.
Bihar, urtarrilak 22, eguerdiko 13:30tan, hitzordu berri bat dugu Donostiako epaitegietan. Kutxaren aurkako bi salaketa berri aurkeztuko dira Kaleratzeak Stop-en talde juridikoaren eskutik, eta gu bertan izango gara gure babesa ematen.
Lorenak IRPH Cajas abusuzkoa dela argudiatuko du bere etxebizitza ez galtzeko. Gogoratu Kutxak babes ofizialeko etxebizitza kendu diola 2.900 euroko zorragatik, IRPHa eta abusuzko beste klausula batzuk direla medio. Lorenaren kasua benetan eskandalagarria da: ikusi laburpen bat hemen.
Isabel eta Jose Ignaciok ere Kutxa salatuko dute IRPHa aplikatzeagatik. Euren kasuan IRPH Entidades da aplikatu zaien indizea. Indize hau dela eta Kutxaren aurka aurkezten dugun lehen salaketa izango da, eta Kutxaren kasuan indize hau duten hipotekak gutxiengoa izan arren estatu mailan garrantzia handia du. Izan ere, IRPH Cajas eta IRPH Bancos desagertu diren arren PSOE eta PP-k IRPH Entidades mantendu ute, eta estatuan milaka familia dira indize manipulagarri hau pairatzen dutenak. Epaitegietan abusuzkoa dela frogatzea oso garrantzitsua izango da IRPHaren aurkako borrokan.
Zatoz zu ere. Asteazkena, urtarrilak 22, 13:30 tan Donostiako epaitegietan (Atotxan: Teresa de Calcuta Plaza, 1).