IRPH: Europaren epaiaren lehen balorazioa

Azterketa sakon bat egin beharra dago, baina epaia ona da. Espainiar jusitiza, Espainiako bankuak eta Espianikao PP eta PSOEren gobernuek zaplasteko berri bat jaso dute.

Gaur albisteetan mezu kontrajarriak irakussiko dituzu. Maite Ortiz eta José María Erauskinen balorazioaren zain egoteko eskatuko dizugu.

Bitartean, epaia zuk zeuk aztertu dezazun gida hau argitaratu dugu.

IRPHa Europako Epaitegian: epaia ulertzeko gida

IRPH Stop Gipuzkoak Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak IRPHaren inguruan datorren asteartean, martxoak 3, goizeko 9etan ezagutzera emango duen epaia ulertzeko gida argitaratu du. Gida honekin epaitegiak erantzun behar dituen galderak ezagutu ditzakezu, eta alde bakoitzak defendatu duen jarrera aztertu. Gainera, behin epaia ezagututa zuk zeuk aztertu ahalko duzu gure aldekoa den ala ez.

Bi formatutan jaitsi dezakezu gida: JPG formatuan eta PDF formatuan.

Download (PDF, 303KB)

IRPHaren inguruko Europako epaia 2020ko martxoaren 3an ezagutuko dugu

Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPHaren aurkako epaitegietako borrokan aitzindari diren eta kasua Europar Batasuneko Justizia Epaitegira eramatea lortu duten abokatuek konfirmatu dutenez, epaitegiak jadanik jakinarazi die noiz argitaratuko duen epaia: martxoaren 3an izango da, goizeko bederatzietan, Luxenburgon.

Gogora dezagun ahozko saioa 2019ko otsailaren 25ean izan zela, eta Abokatu Nagusiaren ondorioak irailaren 10ean ezagutu zirela. Epaia ezagutzea bakarrik geratzen zen, eta azkenean badakigu noiz izango den. Guk 2020ko otsaila eta uztaila artean gertatuko zela aurreikusi genuen, eta asmatu dugu. Ados, tarte zabal xamarra jarri genuen, baina ez ahaztu izan direla aurreikuspen okerrak, eta gogora datorkigu ustez aditua den abokatu bat, Luxenburgon kontaktuak omen dituena, eta 2019ko azaroan izango zela esan zuena… 🙂

Martxoaren 3a erabakigarria izango da Maite eta Jose Marirekin duela 6 urte luze Donostiako epaitegietan abiatu genuen epaitegietako borrokan. Eta baikorrak izan gaitezke. Europako Batzordea eta Europar Epaitegiko Abokatu Nagusiak kaltedunon aldeko iritzia dute, eta ahozko saioa ongi joan zen. Gainera, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak, banketxeen aldekoa zenak, Orduña epaile ohiaren boto partikularra zuen. Eta horixe bera gertatu zen zoru-klausularen inguruko lau epaietan, zeinak Europar Epaitegiak atzera bota dituen. Baina errealistak gara: epaia gure aurkakoa izan daiteke, eta epaitegietako bidea amaitu. Eta gure aldekoa bada ere errealistak gara: Espainiako justizia sistemak ahal duen guztia egingo du ez aplikatzeko, eta banketxeen aldeko irakurketa egingo du. Gertatzen ari da. Baina prest gaude. Europatik bultzadatxo hori besterik ez dugu behar. Eta orain horren zain egotea tokatzen zaigu.

IRPHari buruzko biltzarra Bartzelonan: José María Erauskinen ordubete motza eta Pepe Giménez Alcover-en bost minutu amaigabeak

Irailaren 26an Bartzelona Abokatuen Elkargoan IRPHari buruzko biltzarra izan zen, eta bertan izan ziren Maite Ortiz eta José María Erauskin. Bideo honetan Erauskinen hitzaldi osoa entzun dezakezu. Ordu betekoa da baina motz egiten da. Gomendagarria da patxadaz entzutea:

Erauskinen hitzaldiaren ondoren, eta bera ez zegoen eztabaida batetan, Pepe Giménez Alcover abokatuak hartu zuen hitza. Bost minutu eman zizkioten Erauskini erantzuteko, eta amaigabeak egin ziren bost minutuok, esandako astakeriak direla eta. Bideo labur honetan azaldu dugu:

Bideoan ikusten denez, Erauskinek salatu zuen IRPHari loturiko maileguen kontratuetan normalean ez dela indizearen definizio osoa ematen, eta azpimarratu zuen kalkulua UTO tipoekin egiten dela esaten duen zatia ia sekula ez dela egoten. Pepe Giménez-ek hori gezrutatu nahian kontrato bat irakurtzen du, baina ez du definizioa osoa irakurtzen, eta gainera Erauskini gezurretan aritzea egozten dio.

Hori nahikoa ez eta gehitzen du Espainiako Bankuak banketxeek bidaltzen dizkioten datuekin egiten duen bataz bestekoa haztatua dela, nahiz eta banketxeek bidalitako datuak haztatuak ez izan. Justu aurkakoa gertatzen da ordea: banketxeek datu haztatuak igortzen dituzte (normala den bezala), baina Espainiako Bankuak bataz bezteko ez haztatua egiten du. Erauskinek hau salatu zuen bere hitzartean, eta duela 4 urteko bideo honetako adibide berdina erabili zuen:

Pepe Giménez-en hitzk zalaparta sortu dute sare sozialetan, eta kaltedun askok kontu hartu diote Facebook eta Twitter bidez. Bera kexu agertu da Twitter-en, eta Verónica Dábalos abokatu ekintzailearekin ari zela Erauskin-i buruz hitz egiteko “zure lagun botikaria” esan du. Hemen dituzu gure Twitter-eko kontutik eman dizkiogun pare bat erantzun:

Caixabank-ek IRPHa kentzen du Gorenera helegiterik ez jartzearen truk: “isilpeko” 4 akordio argitaratzen ditugu

Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak IRPH klausulari aplikatu beharreko gardentasun betebeharrak erabakitzekotan dagoen honetan, Caixabankek gutxienez 4 kasutan IRPHa kendu eta diru kopuru bat itzultzea onartu du, Gorenean aurkezturiko helegitea bertan behera uztearen truk. Arrazoia, ziur aski, Caixabankek berak El Pais egunkariari gezurtatu dion horixe da: «ez dio Gorenak IRPHari buruzko ebazpenik ez egiteko politika bati erantzuten». Beraz bai, horixe dela ekidin nahi dutena: Gorenak Caixabanken IRPH hipoteken gainean aurrekaririk ezarriko duen epairik ebaztea.

Akordioak “isilpekoak” dira, baina Gorenak balioztatu ditu auzibideak bertan behera uzten dituzten autoen bidez, eta beraz argitara eman dira, eta eskuragarri dituzu hemen, hemen, hemen eta hemen.

Gorenari 2019ko apirila eta uztaila bitartean aurkezturiko akordioak dira, eta honek apirila eta iraila artean balioztatu ditu.

Hiru kasutan IRPHaren ordez Euribor-a jartzen da, %1 eta %0,9 diferentzialarekin, eta laugarren kasuan %2,25-eko tipo finko bat ezartzen da. Kasu guztietan dirua itzultzen zaie salaketa jarri dutenei. Itzuliteako kopuruak, gutxi gora behera, hauek dira: 4.500€, 12.500€, 13.500€ eta 17.500€

IRPH Stop Gipuzkoaren iritziz akordio hauek argi uzten dute ez dela egia banketxeak oso lasai daudela eta IRPH klausularen legezkotasuna ziurtzat jotzen dutela. Oso bestela, honek frogatzen du beldurra beste aldera igaro dela dagoeneko. Caixabankek ez du oraingoz nahi Gorenak bere IRPH maileguak aztertu ditzan. Zerbait ezkutatzeko duten seinale.

Adostu diren baldintzak ez dirudite nahikoak atzerako eragin osoz mailegua interesik gabe uztearekin alderatzen baditugu, baina hauek sinatu dituzten kaltedunekiko errespetu handiz hartzen ditugu. Tamalez jende askok ezin du gehiago itxaron, ezin du auzitan jarraitu, eta IRPHa ordaintzeari uztearekin lortu duten atseden ekonomiko eta morala handia izango da, eta horregatik zoriondu egin nahi ditugu.