PNV, PSE eta PPk Jon Jauregi * * * * * *k Kutxan IRPHa bultzatzea babestu dute

argazkia_pnv_jon_PORTADA
Pasa den urtarrilaren 15ean, Batzar Nagusien osoko bilkuran EH Bilduk aurkezturiko ebazpen proposamen bat eztabaidatu zen, Batzar Nagusiek Kutxaren Administrazio Kontseiluan duten Jon Jauregi Bereziartua ordezkariaren jokabidearen inguruan.

Laburpena hauxe da: Batzar Nagusitan, alderdi guztiek babesten dute Kutxak IRPH aplikatzeari utzi eta Euribor+1 ordezkoa berehala aplikatzea. Baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan, PNV, PSE eta PPk iadanik desagertu den IRPHa aplikatzen jarraitzearen alde bozkatzen dute, eta ondorioz esan dezakegu hiru alderdi hauetako batzarkideek burla egiten digutela, benetakoa ez den babesaren itxura egitean.

Jon Jauregik, Batzar Nagusiak ordezkatu arren, PNVren botu-disziplina jarraitzen du, eta IRPHa defendatzen du Kutxan. Hau egitean, ordezkatzen duen erakundeak onarturikoaren aurka jokatzen du, eta horregatik proposatu zuen EH Bilduk bere gaitzespena eta berehala dimititzeko exijitzea. Espero genuen bezala, PNV, PSE eta PPk bat egin zuten Jon Jauregi babesteko eta modu honetan milaka familien sufrimendua luzatzeko.

Gogora dezagun Jon Jauregi * * * [edukia ezabatua izan da] * * *.

IRPHak Batzar Nagusietan eman dituen berrien zerrenda ikusi dezakezu “Batzar Nagusiak” atalean.

PNV, PSE eta PPko batzarkideekin harremantean jarri nahi baduzu:

eajtalde@bngipuzkoa.org, emendoza@bngipuzkoa.org, molano@bngipuzkoa.org, lalonso@bngipuzkoa.org, jantxustegi@bngipuzkoa.org, jcorchon@bngipuzkoa.org, iegibar@bngipuzkoa.org, zetxezarraga@bngipuzkoa.org, xezeizabarrena@bngipuzkoa.org, agaldos@bngipuzkoa.org, mibabe@bngipuzkoa.org, iiturain@bngipuzkoa.org, malazkano@bngipuzkoa.org, aoiarbide@bngipuzkoa.org, arojo@bngipuzkoa.org, sv1@bngipuzkoa.org, eandueza@bngipuzkoa.org, marrizabalaga@bngipuzkoa.org, jastudillo@bngipuzkoa.org, nazpiazu@bngipuzkoa.org, mcruzado@bngipuzkoa.org, mduran@bngipuzkoa.org, mjegido@bngipuzkoa.org, sgarcia@bngipuzkoa.org, rromero@bngipuzkoa.org, lsuarez@bngipuzkoa.org:, ppopular@bngipuzkoa.org, jccano@bngipuzkoa.org, maguerra@bngipuzkoa.org, imanrique@bngipuzkoa.org, jmmurguiondo@bngipuzkoa.org

Kutxa, abusuzko klausulak aplikatzeagatik kondenatua

justicia_abusivas

Donostiako 4. epaitegiak Kutxa kondenatu du, 2013ko abenduaren 26ko epaiaz, abusuzko bi klausula aplikatzeagatik:

– %17 inguruko berandutze-interesak: epaiak ez jarritzat hartzen ditu eta beraz %0-n ezartzen ditu.
– Zorra galdegiteagatik 30 euroko komisioa. Kutxari benetan kostatzen zaiona, gehienez, igortzen duen gutunaren kostua da. Horregatik 30€ kobratzea arrazoirik gabea da. Zentzua izango luke Xabier Iturbe bera etorriko balitz zorraren berri ematera (orduko 250 euro baino gehiago irabazten du). Edo Mario Fernández (orduko 350 euro baino gehiago)

Epaiak Kutxa 584 euroko komisioak itzultzera zigortzen du.

Mota honetako klausulak abusuzkoak izateagatik baliogabetzea ez da gauza berria, eta epai asko daude iadanik. Larria Kutxak oraindik aplikatzen jarraitzea da. Eta benetan kezkagarria dena, Kutxak oraindik ere maileguak abusuzko klausula hauekin eskeintzen dituela (ikusi berria hemen)

Abusuzko kalusulen inguruko informazio gehiagorako, ikusi artikulu hau.

Lehendakariaren gomendioz, jar dezagun erreklamazio bat

kontsumobide_logo

2013ko abenduaren 13an, gure elkarteko kide batek ETB2-ko “Euskadi Pregunta” saioan Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu zion nola egingo duen Kutxabankek IRPH Cajas indizearen baliogabetzearekin bete dezan, eta gogorarazi zion gainera Gasteizko Legebiltzarrak, lehendakariaren beraren bozkaz, Kutxabanki eskatu ziola gure ordezkoa (Euribor+1) berehala aplikatzeko, IRPH Cajas ofizialki desagertu baino lehen.

Lehendakariaren erantzuna tamalgarria da: arrazoia eman ondoren (“es cierto todo lo que usted ha dicho“), legebiltzarrak onarturikoa betearaziko duela esan beharrean (bere betebeharra denez), Kontsumobiden erreklamazio bat gomendatzera mugatu zen.

Egigun guztiok, eta gorde dezagun ondo erreklamazioaren frogagiria. “Kontsumobide” atalean duzue telebistako galderaren bideoa eta erreklamazio orria aurkezteko argibideak.

Kontuz Kutxarekin!!

kontuzkutxa

Kutxari min handia ematen dio IRPH Cajas aplikatzeari utzi beharrak. Diru-sarrerek arduratzen dute, eta ez gipuzkoarron ongizateak. Eta diru-sarrerak mantentze aldera, edozer gauza egiteko gai dela erakutsi du. Beraz, argi ibili jendilaje honekin, arriskutsuak dira. Hona hemen IRPH Cajas desagertzearen aurrean egin dituen eta egin nahi dituenak:

  • Hipoteka ordaindu ezinean dabilen jendeari, nobazio bat baliatuaz IRPH Cajas kendu eta oraingoz desagertuko ez den IRPH Entidades aplikatzea. Lapurreta hutsa da hori! Euribor+1 aplikatzeari itxarotea nahikoa zuten familia hauek egoerari buelta emateko!! Orain IRPHari lotuta jarraituko dute. Nazkagarria.
  • Euribor+1 aplikatu beharrean %3,60-ko interes fijo bat “proposatzea”
  • Euribor+1 aplikatu beharrean gehiago amortizutu eta kuota mantetzea “proposatzea”
  • Euribor+1 aplikatzean kuotak behera egiten duenez, diferentzia hori pentsio-plan batean sartzeko “proposatzea”

Esandakoa: kontuz. Ez sinatu ezer ondo informatu bitartean, eta eskatu eskeintza guztiak idatziz emateko. Gogoratu Euribor+1 dagokizuela eta ez duzula beste ezer onartu beharrik.