José María Erauskini ordu beteko elkarrizketa txingudi Kanaleko TPI saioan. Josemarik Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren epaia azaldu du eta beste hainbat kontutaz aritu da, agur usaina duen saio batetan. Ezinbestekoa.
Banketxeak gezurretan ari dira: Europako epaiaren inuguruko beraien oharra gezurtatzen dugu
A falta de una valoración más completa de la sentencia IRPH Stop Gipuzkoa emite este comunicado urgente para desmentir punto a punto las falsedades vertidas por la banca española en el comunicado conjunto que han publicado AEB y CECA con motivo de la sentencia del TJUE.
Ellos dicen que llueve; nosotros que hace sol. Animamos a los medios de comunicación a no limitarse a reproducir ambas versiones y a asomarse a la ventana: nuestra respuesta incluye citas textuales de la sentencia para que se pueda juzgar quién tiene razón y quién pretende engañar.
IRPH: Europaren epaiaren lehen balorazioa
Azterketa sakon bat egin beharra dago, baina epaia ona da. Espainiar jusitiza, Espainiako bankuak eta Espianikao PP eta PSOEren gobernuek zaplasteko berri bat jaso dute.
Gaur albisteetan mezu kontrajarriak irakussiko dituzu. Maite Ortiz eta José María Erauskinen balorazioaren zain egoteko eskatuko dizugu.
Bitartean, epaia zuk zeuk aztertu dezazun gida hau argitaratu dugu.
IRPHa Europako Epaitegian: epaia ulertzeko gida
IRPH Stop Gipuzkoak Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak IRPHaren inguruan datorren asteartean, martxoak 3, goizeko 9etan ezagutzera emango duen epaia ulertzeko gida argitaratu du. Gida honekin epaitegiak erantzun behar dituen galderak ezagutu ditzakezu, eta alde bakoitzak defendatu duen jarrera aztertu. Gainera, behin epaia ezagututa zuk zeuk aztertu ahalko duzu gure aldekoa den ala ez.
Bi formatutan jaitsi dezakezu gida: JPG formatuan eta PDF formatuan.
Europako Epaitegiaren epaiaren atzerako kontaketa
IRPHaren inguruko Europako epaia 2020ko martxoaren 3an ezagutuko dugu
Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPHaren aurkako epaitegietako borrokan aitzindari diren eta kasua Europar Batasuneko Justizia Epaitegira eramatea lortu duten abokatuek konfirmatu dutenez, epaitegiak jadanik jakinarazi die noiz argitaratuko duen epaia: martxoaren 3an izango da, goizeko bederatzietan, Luxenburgon.
Gogora dezagun ahozko saioa 2019ko otsailaren 25ean izan zela, eta Abokatu Nagusiaren ondorioak irailaren 10ean ezagutu zirela. Epaia ezagutzea bakarrik geratzen zen, eta azkenean badakigu noiz izango den. Guk 2020ko otsaila eta uztaila artean gertatuko zela aurreikusi genuen, eta asmatu dugu. Ados, tarte zabal xamarra jarri genuen, baina ez ahaztu izan direla aurreikuspen okerrak, eta gogora datorkigu ustez aditua den abokatu bat, Luxenburgon kontaktuak omen dituena, eta 2019ko azaroan izango zela esan zuena…
Martxoaren 3a erabakigarria izango da Maite eta Jose Marirekin duela 6 urte luze Donostiako epaitegietan abiatu genuen epaitegietako borrokan. Eta baikorrak izan gaitezke. Europako Batzordea eta Europar Epaitegiko Abokatu Nagusiak kaltedunon aldeko iritzia dute, eta ahozko saioa ongi joan zen. Gainera, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak, banketxeen aldekoa zenak, Orduña epaile ohiaren boto partikularra zuen. Eta horixe bera gertatu zen zoru-klausularen inguruko lau epaietan, zeinak Europar Epaitegiak atzera bota dituen. Baina errealistak gara: epaia gure aurkakoa izan daiteke, eta epaitegietako bidea amaitu. Eta gure aldekoa bada ere errealistak gara: Espainiako justizia sistemak ahal duen guztia egingo du ez aplikatzeko, eta banketxeen aldeko irakurketa egingo du. Gertatzen ari da. Baina prest gaude. Europatik bultzadatxo hori besterik ez dugu behar. Eta orain horren zain egotea tokatzen zaigu.