“Toda la vida” bizitza osoa delako

Halaxe da. “Toda la vida” bizitza osoa da, ez gehiago, ezta gutxiago ere, eta beraz berri txarrak ditugu Kutxarentzat:

PRENTSA-OHARRA JOSE ESTA SUSANAK KUTXABANKEN AURKA KONTRATUA EZ BETETZEAGATIK AURKEZTURIKO DEMANDAREN INGURUAN

Datorren asteazkenean eguerdiko 13:30tan, Donostiako epaitegietan, gure adiskide Jose eta Susanak Kutxabanken aurka demanda aurkeztuko dute kontratua ez betetzeagatik, hain zuzen ere beraien hipoteka-maileguaren Hirugarren Bis klausula ez betetzeagatik.

Salaketa Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak prestadu du, Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuen zuendaritzapean, eta bertan eskatzen da dagoeneko desagertua den IRPH Cajas indizea euribor gehi batekin ordezkatua izatea pasa den azaroaren batean hasita, aipaturiko klausulan jasoa dagoen bezala. Era beream eskatzen da ordezkatze honek bere ondorio guztiak eman ditzala mailegua sortu zen une beretik, aipaturiko klausularen azken zatian ezartzen den bezala.

Jose eta Susanaren hipoteka-maileguaren Hirugarren Bis klausulak, eta beste kaltetu guztionak ere bai, honelaxe dio…

“Para el caso de que desaparezca en un futuro el precitado tipo de referencia, las partes acuerdan que el nuevo tipo de interés sustitutivo será, en todos los casos, el resultante de incrementar al EURIBOR un MARGEN de 1,000 puntos porcentuales de interés, durante toda la vida de la operación

…eta ondorioz ulertzen dugu IRPH Cajas delakoa euribor gehi batekin ordezkatzeko momentua derrigorrez azaroaren lehenak izan behar duela, hauxe baita bere guztizko desagertzerako ezarririko data, eta ez maileguaren hurrengo rebisioa, Kutxabankek nahi duen bezala.

Behin ordezkatzea eginda, honek ez ditu bere ondorioak maileguaren hemendik aurrerako bizitzan bakarrik izango bazik eta, atzera eragineko efektuz, ordezkatze honek bere ondorioak operazioaren bizitza guztiaren gainean izango ditu, Hirugarren Bis klausulan argi eta garbi jasotzen den bezala.

Prentsa-ohar hau deskargatu dezakezu, hemen.

Kutxa epaitegietara, gure kontratua ez betetzeagatik

justicia

Kutxak ez zigun IRPH sekula aplikatu behar. Klausula abusiboa dela defendatzen dugu, eta beraz baliogabea ondorio guztiekin. Hori dela eta Kutxaren aurkako salaketa bat jarria dago (eta tramitera onartua izan da) eta gure helburua familiei lapurtutako diru guztia itzultzea da.

Behin IRPH-a sartu zigutela, Kutxak egin zezakeen minimoa 2009an kentzea zen (orain dela lau urte), Europak esan zuenean IRPHa desagaertarazi beharra zegoela, gardentasun faltagatik. Edo 2011n, estatu espainolak ezabatzea onartu zuenean. Edo 2012an, gardentasun agindua indarrean sartu zenean, edo 2013ko apirilean, luzapena agortu zenean… Baina ez du egin.

Eta horrela iritsi gara azaroaren 1era, eta IRPH Cajas ofizialki desagertu da. Hortaz, gure kontratuek aurreikusten duten baldintza eman da, eta bertan adosturiko ordezkoa (Euribor+%1) aplikatu behar zigun Kutxak azaroaren 1ean hasita. Ez dio axola PPren legeak hurrengo rebisioan aplikatzea esatea. Gure kontratua horren gainetik dago.

Horregatik, eta IPRHa klausula abusibotzat eta baliogabetzat hartzeari uko egin gabe, berehala ordezkatzea exigitu behar dugu, familia askok ezin baitute denbora gehiagoz jasan. Azaroaren 1z geroztik garbi dago Kutxa kontratua ez betetzen ari dela, eta horregatik salaketa jarriko diogu. Hau eta beste hainbeste injustizia geratzeko lanean musutruk dabiltzan Kaleratzeak Stop-eko abokatuek eramango dute kasua.

Zatoz salaketa hau babestera: asteazkena, azaroak 13, eguerdiko 13:30tan Donostiako Epaitegietan (Atotxan, Teresa de Calcuta Plaza, 1). Hauxe da gure aukera. Zatoz!

Kutxabank: epaiketa eta zigorra

album131021

Gure elkarteko kide batek, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-eko abokatuen laguntzaz, Donostiako epaitegian Kutxabanken aurkako demanda bat aurkeztu du, IRPHaren baliogabetasuna eskatuaz abusiboa delako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek azaldu dute baditugula nahikoa argudio juridiko epaia irabazteko. Demandak atzerako eragina eskatzen du, entitateak inposatu zuen une beretik IRPHa baliogabetua izan dadin.

VisualGrafik-en bideo eta irudiek (goian) gaur epaitegietan gertaturikoa erakusten dute. Gainera, berria hemen ikus dezakezu: ETBDiario Vasco, Gara eta Noticias de Gipuzkoa.

Bestalde, Tolosaldeko Atariak salaketa jarri duen tolosarra elkarrizketatu du: ikusi berria, irakurri elkarrizketa eta entzun audioa.

Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

epaitegiak

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.